Zea Mays, Luma eta Miguel Salvador Trio, "Artistas en Ruta" programarako hautatuak

Euskara. Kultura. Mundura.

2017-04-10

AIE erakundearen (Entidad de Gestión de los Artistas Intérpretes o Ejecutantes de la música) eta Etxepare Euskal Institutuaren artean sinatutako hitzarmanari esker, “Artistas en Ruta” programak hiru euskal talde programatuko ditu berriro ere. Ebazpena apirilaren 7an eman zen ezagutzera: Zea Mays, Luma eta Miguel Salvador Trio dira egitasmoaren 2017ko bigarren zikloan (iraila- abendua) parte hartuko duten euskaldunak.

Zuzeneko musika estatu mailan sustatzeko xedea duen programa da Artistas en Ruta, AIEk sortutakoa, eta helburu hori betetzeko zuzeneko emanaldiak antolatzen dituzte lokal ezberdinekin elkarlanean, hilabetetan luzatzen diren zirkuituetan.

Orotara, hautatutako euskal taldeek launa kontzertu eskainiko dituzte eta datak uztailan emango dira ezagutzera.

Artistas en Ruta egitasmoari buruzko informazio gehiago esteka honetan.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu