Zine euskalduna ikusi ahal izango da Manilako "Pelikula" jaialdian

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-10-10

Urriaren 10-19 bitartean Manilan (Filipinak) Pelikulajaialdia antolatu da bertako Cervantes Institutuaren eskutik. Bertan euskal zineari eskainitako txokoa egongo da, Etxepare Euskal Institutua eta Euskal Filmategiarekin batera elkarlanean, eta honako pelikulak ikusi ahal izango dira: Kimuakeko labur sorta – horien artean Borja Cobeagaren Democracia-, Bypass eta Bertsolari dokumentala.

Bypass, Patxo Telleriak eta Aitor Mazok zuzendutako komedia da, maitasuna era bihotz hautsiak, egia eta gezurra…nahasten dituena heriotzaren baitan. Asier Altunaren Bertsolari dokumentalak bertsolaritza aurkezten du 2009ko Txapelketa Nagusia ardatz hartuta.

2002tik antolatzen den zine-jaialdia Estatuko eta Latinoamerikako zineari eskainitakoa da, eta arlo horretako ekimen garrantzitsuena da Asiako hego-ekialdean. Aurten David Truebaren Vivir es facil con los ojos cerrados filma ikusi ahal izango da estreinaldian, eta hamar egunetan zehar, besteak beste, Las Brujas de Zugarramurdi (Álex de la Iglesia), La gran familia española (Daniel Sánchez Arévalo), Caníbal (Manuel Martín cuenca), Todas las mujeres (Mariano Barroso) edota La vida inesperada (Jorge Torregrosa).

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu