Zinema Txiki Handia: ´Errotatiba´ + ´Etorriko da´ + ´Planetagatik´

Euskara. Kultura. Mundura.

  • 22
    Mai 2025
    23
    Mai 2025
    Poznan | Varsovia

Maiatzaren 22 eta 23an, Varsovia eta Poznanen egingo da bigarren urtez ‘Zinema txiki handia’ jaialdia. Film laburren jaialdia, (Otra) Iberia taldeak antolatu du eta helburua Katalunia, Galizia, Asturias eta Euskal Herriko berezko hizkuntzetan ekoiztutako laburmetraiak Polonian zabaltzea da.

Aurtengo edizioan hiru euskal laburmetrai proiektatuko dira:

  1. ‘Errotatiba’, Iratxe Fresneda (2024)
  2. ‘Etorriko da’, Izebene Oñederra, (2024)
  3. ‘Planetagatik’ Eneko Muruzabal (2024)

 

Ondoren publikoarekin hitzaldia egingo da Eneko Muruzabal (Euskal Herria), Álvaro Gago (Galizia) eta Manel Raga (Katalunia) zuzendariekin.

Programa

Maiatzak 22 - Poznan

20:00 - 22:00: Zinema programa

  • Euskal Herria: ´Errotatiba´ (Iratxe Fresneda, 2024), ´Etorriko da´ (Izebene Oñederra, 2024) eta ´Planetagatik´ (Eneko Muruzabal, 2024).
  • Asturias: ´Contracampos´ (Ramón Lluís Bande, 2022)
  • Katalunia: ´Homenatge a Judes´ (Manel Raga, 2019)
  • Galizia: ´Curricán´ (Alvaro Gago, 2014) eta ´What if becoming´ (Diana Toucedo, 2022).

22:00 – 22:30: zuzendariekin topaketa

  • Álvaro Gago, Eneko Muruzabal eta Manel Raga.

Maiatzak 23: Varsovia

  • 13:15: Laburmetraien zuzendariekin mahai-ingurua: ‘Ekologia ingurune ez.ekologikoan’. Parte hartzen dute: Álvaro Gago, Eneko Muruzabal eta Manel Raga.

 

Zinema-txiki-handia

2024an egin zen lehen aldiz. Industria handietatik at sortutako "zinema txiki" honek benetakotasuna eta independentzia ditu ikurratzat, eta ezaugarri hauek gai kritikoak ikuspegi hurbilagotik eta konprometituagotik aztertzeko aukera ematen diote.

Jaialdiaz gain, jarduerak mundu akademikoarekin lotu dituzte eta zuzendariek irakurletzako ikasleekin batera film-tailerra eta hitzaldia antolatu dute.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu