Zure filmerako koprodukzio bila al zabiltza?

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-07-09

Zineuskadi eta Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi Donostia Zinemaldiarekin elkarlanean, zinema-proiektuetarako aholkularitza antolatu dute Zinemaldiaren 62. edizioan, nazioartera begira. Euskal ikus-entzunezkoen sektorean proiektuak garatze-bidean dituzten ekoizleei zuzendutako ekimen berri bat da honako hau. Abiapuntu sendoa emango die ekoizleei haien proiektuak nazioartekotzeko eta bazkide berriak bilatzeko.

Gehienez ere zortzi proiektu aukeratuko dituzte. Abuztuan eta iraileko lehen astean eskainiko da aholkularitza eta Etxepare Euskal Institutuak babesten duen Zinemaldiaren harira egingo den Europa-Latinoamerika III. Koprodukzio Foroan jarriko da praktikan.

Juan Gordon izango da aholkularia, Morena Films ekoizpen-etxeko bazkidea eta El lápiz del carpintero, Celda 211, Invasor, Elefante blanco eta Las ovejas no pierden el tren eta beste lan batzuen ekoizlea.

Argibide gehiago:

Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.