"Idazlea itzultzaileen lantegian" tailerra, Donostian eta Parisen, Sarriugarteren Erraiak liburuarekin

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-10-15

Euskaratik beste hizkuntzetarako literatur itzulpengintza sustatzeko ahaleginari jarraituz, aurten ere Idazlea itzultzaileen lantegian itzulpen-tailerra antolatu du EIZIEk, Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak, Etxepare Euskal Institutuaren laguntzaz.

Aurten bertan argitaraturiko liburua izango dute itzulgai lantegian parte hartuko duten itzultzaileek, Danele Sarriugarteren Erraiak liburuaren pasarte bat hain zuzen ere. Hiru izango dira aurtengoan xede hizkuntzak, eta lau itzultzaile arituko dira lanean. Edurne Alegriak frantsesera itzuliko du testua, Esti Lizasok katalanera, eta gaztelania izango dute xede bai Miren Iriartek eta baita Danele Sarriugartek ere, bakoitzak bere bertsioa egingo duelarik. Elizabete Manterolak koordinatuko du tailerra.

Donostian ekingo diote lanari, urriaren 20an eta 21ean, EIZIEren egoitzan, eta, urriaren 22an aurkeztuko dute jardun horren emaitza jendaurrean, Garoa Kultur Lab liburu-dendan. Irakurraldi laueleduna eskainiko digute parte hartzaileek, lantegian izandako esperientziaren berri eman ondoren.

Parisen izango du jarraipena egitasmoak. Izan ere, Sorbonne Nouvelle Unibertsitatean, euskal irakurletzaren laguntzaz, itzulpengintzaren inguruko ekitaldia egingo dute. Lehenik eta behin, Miren Ibarluzea euskal irakurleak euskal itzulpengintzaren inguruko sarreratxo bat egingo du. Jarraian, lantegiaren berri emango dute mintegi-kideek eta irakurraldi laueleduna egingo gero. Urriaren 24an izango da saioa.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu