10 euskal enpresa MIPCOM azokan
Euskara. Kultura. Mundura.
Gaurtik hasita urriaren 19ra MIPCOM azoka ospatuko da Cannes-en (Frantzia). Entretenimenduzko edukien merkatu garrantzitsuenetarikoa da eta mundu osoko ekoizle, banatzaile eta erosleekin kontaktuan egoteko aukera bikaina eskaintzen du, eduki eta formatuen nazioartekotzea ahalbidetuz.

Aurten ere zenbait euskal enpresa bertaratuko dira Eiken (Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterra) eta Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin: Bainet, Baleuko, Basque Stream, Dibulitoon, EiTB, Euskaltel, Expressive Media Project, Pausoka Entertainment, Prime Time Media eta Sugar Factory.
Basque Audiovisual markapean euren produktuak aurkeztu, industriarekin kontaktuak egin eta negozio aukerak bilatuko dituzte euskal enpresek.
Merkatu honetan parte hartzeak euskal produktuak saldu, ekoiztu eta ezagutzera eman eta nazioartekotzeaz gain, euskal ordezkariek beste herrialdeetako sortzaile, ekoizle, banatzaile eta ikus-entzunezko eta eduki digitalek duten balio kate osoan parte hartzen duten profesionalekin bat egitea ahalbidetzen du.
Eiken eta Etxepare Institutuaren helburuen artean gure lurraldearen sustapena dago, Euskal Herria nazioarteko ekoizpen gune bezala aurkeztuz eta Eiken etorkizunean egin ahal diren filmaketen lotura moduan aurkeztuz.