100 proposamen baino gehiago Musika Bulegoa Sarien seigarren ediziorako

Euskara. Kultura. Mundura.

2022-02-24

Ehun lan baino gehiago, erdiak emakumeak buru dituztenak, lehiatuko dira Euskal Herriko Musika Bulegoa Sariak 2022an. Euskal sortzaile, artista eta musika taldeen lanak baloratu ondoren, epaimahaiak maiatzaren 17an banatuko ditu sariok Bilbao Exhibition Centren egingo den galan.

Deialdi berri honetara estilo askotako musika lanak aurkeztu dira, pop-rock-urban, musika klasiko garaikidea, folka, jazza edo musika elektronikoa, besteak beste. Euskara da proposamen gehienen hizkuntza nagusia (%59), eta lan instrumentalek pisua irabazi dute (%22). Gainerako lanak gaztelaniazkoak dira (%11) eta hamar proiektutik ia bat beste hizkuntza batzuetan egin da.

Epaimahaiak 10 sarituetatik 8 aukeratu beharko ditu. Etxepare Euskal Institutuak saria emango dio euskal musika gure mugetatik kanpo zabaltzeko artista edo talde bati.

Bestalde, Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteko (EHMBE) zuzendaritza-batzordeak sari berezia emango dio Euskal Herriko musika-jarduerarekin zerikusia duen pertsona edo erakunde bati, prestakuntzan, sentsibilizazioan edo zabalkundean proiektu aipagarria gauzatzeagatik.

Epaimahaiaren deliberazioak amaitu ostean, saritutako lanen berri emango da Bilbao Exhibition Centren egingo den eta zuzeneko emanaldiak izango dituen festan. Horrela, sariak Bizkaira itzuliko dira, ekimenaren abiapuntura. Ekimenaren helburuak euskal musikaren sektoreari balioa ematea, artisten lanak sustatzea, haien lanak ezagutaraztea eta bultzatzea eta erakusleiho izatea dira, besteak beste.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu