2014ko Gaztemundu programa, euskal dantzaren inguruan

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-07-18

Urtero bezala, Gaztemundu programako partaideak gurean daude 15 egunez. Aurten, dantzaren inguruan aritu da Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusiaren eskutik antolatzen den egonaldia eta mundu osoko dantzariak eta dantza-irakasleak batu ditu. Oier Araolaza dantzariaren gidaritzapean burutzen ari dira egonaldia aurtengo parte-hartzaileak.

Gaztemunduk euskal errealitatea gertutik ezagutzeko aukera ematen duen programa da, bi asteko egonaldia eskaintzen duena, gastuak barne. Egonaldiaren bitartean, onuradunek antolatutako ekintzetan parte hartzen dute: lan-egunak, eztabaida-saioak, bisitak… Baldintzak: 18 urtetik gorakoa izatea, 2003tik Gaztemundun parte hartu ez izana eta dantzaria edo dantza irakaslea izatea. Parte hartzeko eskaera egiteko, artistek bideoa grabatu behar izan dute euskal dantza klase bat ematen.

Uztailaren 9an iritsi ziren gazteak eta harrera ekitaldian, Gasteizen, ez zen dantza saiorik falta izan. Uztailaren 20a arte geratuko dira hemen, eta ziur euskal kultura gertutik gozatzeko aukera izango dutela.

Urtero bezala, Gaztemundu programako partaideak gurean izango dira 15 egunez. Aurten, dantzaren inguruan aritu da Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusiaren eskutik antolatzen den egonaldia eta mundu osoko dantzariak eta dantza-irakasleak batu ditu. Oier Araolaza dantzariaren gidaritzapean burutzen ari dira egonaldia aurtengo parte-hartzaileak.

Gaztemunduk euskal errealitatea gertutik ezagutzeko aukera ematen duen programa da, bi asteko egonaldia eskaintzen duena, gastuak barne. Egonaldiaren bitartean, onuradunek antolatutako ekintzetan parte hartzen dute: lan-egunak, eztabaida-saioak, bisitak… Baldintzak: 18 urtetik gorakoa izatea, 2003tik Gaztemundun parte hartu ez izana eta dantzaria edo dantza irakaslea izatea. Parte hartzeko eskaera egiteko, artistek bideoa grabatu behar izan dute euskal dantza klase bat ematen.

Uztailaren 9an iritsi ziren gazteak eta harrera ekitaldian, Gasteizen, ez zen dantza saiorik falta izan. Uztailaren 20a arte geratuko dira hemen, eta ziur euskal kultura gertutik gozatzeko aukera izango dutela.

 

Argazkian: Parte hartzaileak, Benan Oregi, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritzako teknikaria; Aizpea Goenaga, Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria, Valerie Arrechea, NABOko (North American Basque Organizations) lehendakaria eta Oier Araolaza, dantzaria eta dantza irakaslea.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu