2018ko Musika Bulegoa Sariek badituzte irabazleak

Euskara. Kultura. Mundura.

2018-11-14

Gabriel Erkoreka, Elkano Browing Cream, Atom Rhumba, Izaro, Tosta Banda  eta  Juan Mari Beltran izango dira 2018. urteko Musika Bulegoa Saria jasoko dutenak. Horrez gain, Etxepare Euskal Institutua Musika Saria Kalakan taldearentzat izango da. Sari banaketa azaroaren 19an arratsaldeko 19:00etan izango da, Baluarte Nafarroako Batzar Jauregi eta Auditorioan, Iruñean.

Gabriel Erkoreka, Elkano Browing Cream, Atom Rhumba, Izaro, Tosta Banda  eta  Juan Mari Beltran izango dira 2018. urteko Musika Bulegoa Saria jasoko dutenak. Horrez gain, Etxepare Euskal Institutua Musika Saria Kalakan taldearentzat izango da. Sari banaketa azaroaren 19an arratsaldeko 19:00etan izango da, Baluarte Nafarroako Batzar Jauregi eta Auditorioan, Iruñean.

Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteak (EHMBE) gaur eman ditu ezagutzera sariketaren hirugarren edizio honetan aitortuak izan diren proiektuak, prentsaurreko baten bidez. Bertan izan dira EHMBEko zuzendari Myriam Miranda, Etxepare Euskal Institutuko zuzendari Irene Larraza, Iruñeako Udaleko Hezkuntza eta Kultura Saileko zinegotzia den Maider Beloki, eta Mikel Azpiroz, Elkano Browning Cream saritutako taldearen kidea.

Hauexek izan dira aurtengo sarituak:Gabriel Erkoreka konpositorea, OCNEk (Orquesta y Coros Nacionales de España) eskainitako Carta Blanca lanarengatik; Tosta Banda jaioterri anitzeko musika taldea Tosta proiektuarengatik; Elkano Browning Cream taldea  Bor Bor diskoarengatik, Atom Rhumba taldea Cosmic Lexicon diskoarengatik, eta Izaro Eason diskoarengatik. Bestalde, EHMBEk sari berezia eman dio Juan Mari Beltran musikari eta musika-ikerlariari, Soinuenea- Herri Musikaren Txokoa proiektuarengatik.

Horrez gain, bigarren urtez jarraian, Etxepare Euskal Institutuaren partaidetza izan du  sariketak, Etxepare Euskal Institutua Musika Sariaren bitartez. Sari honen bidez, azken hiru urteetan Euskal Herriko sortzaile batek, interprete batek (bakarlaria izan nahiz taldea izan) edo musikagile batek euskal musika nazioartera eramaten egin duen lana aitortu nahi izan da; eta aurtengo saritua Kalakan taldea izan da. Epaimahaiaren ustez, Ipar Euskal Herriko hiru musikarik osatutako talde hau “bertako tradizioen erakusle” da, eta euskal musika tradizionalaren irakurketa garaikidea eginaz “nazioartera eraman ditu euskal musikaren erroak”. Horrekin batera, Kalakanen “indarra, kalitatea, adierazkortasuna eta autentikotasuna” azpimarratu ditu.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu