27.000 sinaduratik gora Apple-en zerbitzuak euskaratzeko
Euskara. Kultura. Mundura.
Euskararen presentzia gero eta zabalagoa da interneteko testuinguruan. Sare sozial ugari zein sistema operatibo ezberdinak –Windows, esaterako- euskaraz erabiltzeko aukera dugu, batzuetan herritarren elkarlanagatik, eta enpresa beraren ekimenez besteetan. Oraingoan, partikular batek Change.org plataformaren bitartez abian jarritako kanpainari esker, baliteke laster Apple-eko sistemak euskaraz erabiltzeko aukera ere izatea.
2013ko udaberrian abiarazi zuen Xabier Martinek, Change.org plataformaren bitartez, Apple-eko sistemetan euskara erabiltzearen aldeko kanpaina. Apple etxeari euskara bere hizkuntzen artean txertatzeko galdegin diote bertan: "Kulturaren eta hizkuntzaren iraupenerako, ezinbestekoa da egunero hizkuntza erabiltzea" esanez hasten da eskaeraren euskarazko zatia. "Mundu globalizatu honetan" euskara teknologia gisa erabili behar dela eta beraz, Appleko sistemetan erabil ahal izan beharko litzatekeela aldarrikatzen du change.org plataformaren bidez eginiko eskaerak.
Eskaerak helburu zituen 27.000 sinaduratik gora lortu du, batez ere uztailan izan duen gorakadari esker: webgunetik hartutako datuen arabera, 2.424 sinadura zituen uztailaren 21ean, eta 27.002ra heldu da hamar egunen buruan- sare sozialek izan dute eragina honetan-. Orain, Tim Cook berari eta Apple-eko beste hiru arduradunei bideratu zaie. Xabier Martinek bere webgunean dio bi aldeetatik inprimatutako 830 orritan bildu direla sinadurak eta iruzkinak (horiek 142 bete dituzte). Ikusteke dago teknologia arloko enpresa handienetakoak eskaerari jaramon egin eta bere zerbitzuak euskaraz eskaintzen hasiko ote den.