2Theatre konpainiak “The Spirit of the Fringe” saria irabazi du

Euskara. Kultura. Mundura.

2019-08-28

Edinburgh Festival Fringe jaialdian zehar, abuztuaren 1etik 25era bitartean egunero emanaldia eskaintzen aritu den 2Theatre euskal konpainiak The Mervyn Stutter ‘Spirit of the Fringe’ saria irabazi du, Interbeing: stories from a current war lanarengatik. Saria abuztuaren 25ean, azken aurreko egunean, jaso zuen konpainiak, sari-banaketa ekitaldi batean.

Edinburgh Festival Fringe jaialdian zehar, abuztuaren 1etik 25era bitartean egunero emanaldia eskaintzen aritu den 2Theatre euskal konpainiak The Mervyn Stutter ‘Spirit of the Fringe’ saria irabazi du, Interbeing: stories from a current war lanarengatik. Saria abuztuaren 25ean, azken aurreko egunean, jaso zuen konpainiak, sari-banaketa ekitaldi batean.

2Theatre konpainiak nazioarteko hainbat artista biltzen ditu, egoitza Bilbon duen arren. Fringera eraman duten lanak, egun Ukraina ekialdeak bizi duen gatazka lazgarria du hizpide; eta piezak antzerki fisikoa, mimoa, zuzeneko musika edota benetako testigantzak biltzen ditu, besteak beste. Abuztuaren 1etik 25era bitarte, egunero-egunero aritu da konpainia euren lana eskaintzen Edinburgoko Assembly Rooms antzokiko Ball Room aretoan, arrakasta handia lortuz bai ikuslego bai kritika aldetik.

The Mervyn Stutter ‘Spirit of the Fringe’ saria Fringe jaialdiko saririk zaharrenetarikoa da. Jaialdian zehar ‘Pick of the Fringe’ (Fringeko hoberena) gisa identifikatutako 140 obraren artean zazpi irabazle hautatzen dituzte urtero, eta baloratzen diren ezaugarrien artean, aurrekontu txiki batekin obra bat aurrera ateratzearen balio gehigarria, edota egunez egun ikuslegoari emanaldi bikaina eskaintzeko konpromezua aurki daitezke. Aurtengoan, 2Theatre konpainiaz gain, hurrengo obra eta konpainia hauek irabazi dute saria: The Tina Turner Stoy / The Aretha Franklin Story (Night Owl Shows), Taiwan Season: Floating Flowers (B.DANCE), Who Cares (LUNG and The Lowry), Divet Show: The Greatest Divas (Divet Productions), Tom Stade: You Ain’t seen Nothing Yet (Blue Jeans Management) eta Havana After Dark (Danza Cuba).

Saridun suertatu den 2Theatre konpainiaren Interbeing: stories from a current war obra, Etxepare Euskal Institutuak Scotland Goes Basque proiektuaren baitan Fringe jaialdirako antolatutako euskal programazioaren parte izan da.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.