65 film labur hautagai KIMUAK 2019 aukeraketarako

Euskara. Kultura. Mundura.

2019-05-29

Pasa den ostiralean, maiatzaren 24a, itxi zen Kimuaken 2019ko ediziora film laburrak aurkezteko epea. 65 izan dira izena eman duten lanak.

Pasa den ostiralean, maiatzaren 24aitxi zen Kimuaken 2019ko ediziora film laburrak aurkezteko epea65 izan dira izena eman duten lanak.

Aurkeztutako filmak aztertu eta epaitzeko, zinema eta ikus-entzunezkoen munduko bost profesional eta adituz osatutako hautespen batzorde independente bat eratu da. Honako kideek osatzen dute:

  • Carlos Plaza: Donostia Kulturako Zine Unitateko teknikaria.
  • Carmen Serrano: Andaluziako Juntako ‘Cortometrajes Andaluces’ film laburren sustapen katalogoko koordinatzailea.
  • Garbiñe Ortega: Punto de Vista zinemaldiko zuzendari artistikoa eta Zineleku ikus-entzunezko prestakuntza, ekoizpen eta emanaldiak egiteko proiektuko zuzendaria.
  • Roberto Barrueco: BartzelonakoMECAL Nazioarteko Film Labur eta Animazio jaialdiko zuzendaria.
  • Ruth Pérez de Anucita: Donostia Zinemaldiko komunikazio arduraduna eta Zuzendaritza Batzordeko kidea.

Asteartea, ekainaren 11n emango da jakitera Kimuaken 22. katalogoa osatuko duen aukeraketa.

Kimuak programa, Euskadiko Filmategiak Etxepare Euskal Institutuaren babesaz urtero ateratzen duen euskal film laburren katalogoa da. Bertara, edizio bakoitzean, film labur ezberdinak aurkeztu ohi dira, eta aukeraketa baten ostean, zazpi lanek osatu ohi dute urteroko katalogoa. Euskal zinemagintzaren lagin hori, urtean zehar, nazioarteko jaialdi eta azoketara eraman ohi da.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu