COHABITER: Bitamine Faktoria
Euskara. Kultura. Mundura.
-
01Eka 202203Eka 2022Montreal
Ekainaren 1, 2 eta 3an, ‘COHABITER, Imaginer les médiations culturelles au 21e siècle’, (kultur bitartekaritza irudikatzea XXI. mendean) sinposioa egingo dute Montrealen. Bertako ‘Imaginaires culturels des fleuves et projets de participation citoyenne’ mahai inguruan, Bitamine Faktoriako Helga Massetanik ‘Atlas Emocional del Bidasoa’ proiektua aurkeztuko du. Observatoire des Médiations Culturelles-ek antolatu du ekimena.
Saison Quebec-Pays Basque ekimenaren baitako foro honek kohesioa, elkarbizitzan eta kulturaren arteko harreman askotarikoak izango ditu mintzagai.
Bitamine Faktoriaren proiektuaren emaitza Elena Odriozola ilustratzailearen lanarekin konbinatutako faszikulu didaktiko batzuek osatzen dute. Hamar koaderno txiki dira, espazio geografiko bateko istorioak kontatzen dituztenak, Irungoak, Maria Jose Noain Maurak modu dotorean eta era guztietako publikoetara hurbiltzen den lengoaiarekin idatziak.