Karmelo C. Iribarrenen poema-liburu baten ingeles bertsioak sari prestigiotsua irabazi du Erresuma Batuan

Euskara. Kultura. Mundura.

2020-10-27

Karmelo C. Iribarren poeta donostiarraren Poems the Wind Blew in (Haizeak eramandako poemak) ingeleseko itzulpenak Highly Commended Award irabazi du Erresuma Batuko CLiPPA (Centre for Literacy in Primary Poetry Award) sarietan, baita finalista geratu ere.

Riya Chowdhury-k ilustratua, Lawrence Schimel-ek itzulia eta Emma Press-ek argitaratua, epaimahaiak honakoa esan du haurrentzako poema-liburu honi buruz: «soinean eramateko liburua da, poesia ideiak, pentsamenduak eta emozioak hitzetan harrapatzean datzan seinale».

CLiPPA Erresuma Batuko sari bakarra da haurrentzako poesia liburuei eskainia, eta lehenengo aldia da itzulitako lan bat finalista dena saria 2003an sortu zenez geroztik.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu