Abian da euskal exilioari buruzko Manuel Irujo Fellowship Katedra Liverpooleko Unibertsitatean

Euskara. Kultura. Mundura.

2015-03-05

Liverpooleko Unibertsitatea aitzindaria da euskal hizkuntzaren eta kulturaren sustapenari dagokionez. Etxepare Euskal Institutuarekin lankidetzan, Hizkuntzak eta Ikerketak Departamentuak Euskal Ikasketen behin betiko lanpostu bat sortu du berriki, eta  Manuel Irujo Lecture Kongresua ere antolatzen du urtero.  2013an Manuel Irujoren ondorengoekabokatu eta politikari jeltzale zenak Pariseko eta Londresgo exiliora eraman zituen liburuen artxiboa dohaintzan eman zioten unibertsitateari. Eta ikasturte honetatik aurrera, martxoan lehen aldiz abian jarri den Manuel Irujo Fellowship Katedra ere urtero gauzatuko da unibertsitatean.

Katedra  euskal exilioaren gaia aztertzeko eta ezagutaratzeko xedez sortu da, eta gaiaren gaineko ikerketak eta irakaskuntza sustatuko ditu. Lehen urtean Manuel Irujo (1891-1981) zenaren gainean ikerketa bultzatu nahi izan du Katedrak, eta Xabier Irujo (University of Nevada, Reno) lehen irakasle gonbidatuak hartu du ardura hori;  Irujok programa zabala antolatu du, martxoaren 7tik 26ra burutuko dena, beste hainbat erakuderekin ere elkarlanean.

Programa martxoaren 7an hasiko da, Manchester hirian,Conference Center eta Pendulum Hotelean egingo den Guernica, the destruction of a town and the creation of a masterpiece mintegiarekin. Partaideak Gijs van Hensbergen, Nicholas Rankin, Helen Little eta Manuel Moreno izango dira; mahaiburu, Paul Preston katedraduna.

Martxoaren 9an Manuel Irujo and 20th Century Basque Politics mintegia egingo da Liverpooleko Unibertsitatean, Euskal Ikasketen programak antolatuta. Mintegi honek Manuel Irujo (1891-1981) zena eta euskal politikagintzan izan zuen eragina ditu ardatz. Historiak XX. mendeko bost euskal politikari nabarmenen artean kokatu du Irujo, haren bizitza osoan garrantzizko gertakari politikoetan izan zuen engaiamenduari eta lidergoari esker. Hizlariak Arantzazu Ametzaga (liburuzaina), Aurora Madaula (Universitat de Barcelona), Aritz Ipiña (EHU), Irati Agirreazkuenaga (London School of Economics), Aritz Onaindia (EHU). Mahaiburu lanetan Joseba Agirreazkuenaga (EHU) eta Xabier Irujo (University of Nevada, Reno) ariko dira.

Martxoaren 16an Peninsular Nationalisms Contrasted mintegia hartuko du Londresko British Library-k  liburutegiarekin bateraantolatutako ekitaldian.  Montserrat Guibernau (Queen Mary University of London), Xabier Irujo (University of Nevada, Reno) eta Miguélez-Carballeirak (Bangor University), Kataluniako, Euskal Herriko eta Galiziako nazionalismoen inguruan hitz egingo dute, hurrenez hurren. Mintegiaren amaieran, Kirsty Hooper katedradunak (University of Warwick) zuzenduriko mahai-inguru bat egingo da.

The bombing of Gernika izango da Xabier Irujok  London School of Economics-en martxoaren 19an eskainiko duen hitzaldiaren izenburua eta gaia. 

Liverpooleko Unibertsitatera itzulita, martxoaren 24an Xabier Irujok  Anne Frank: 70th Anniversary. The Mechanics of Death: Nazi Concentration Camps izeneko mintegian ere esku hartuko du, hitzaldi bat eskainiz.

Eta Liverpooleko Unibertsitatean bertan An End to the Basque Conflict? mintegia egingo dute martxoaren 26an. Egun osoko mintegi honek euskal gatazkaren jatorria azpimarratuko du eta hori konpontzeko zailtasunaren zergaitia ere mahai gainean jarriko du. Ekitaldi hau Historia, Hizkuntza eta Kultura fakultateko ekimen kolektibo bat da, kanpoko bi erakunderekin lankidetzan: Euskal Herriko Unibertsitatea eta Agirre Lehendakari Zentrua. Xabier Irujo (University of Nevada, Reno), Iñigo Urrutia (Euskal Herriko Unibertsitatea),  Kevin Bean (University of Liverpool), Richard Gillespie (University of Liverpool), Amaia Agirre (Agirre Center for Social and Political Studies), Juan Jose Ibarretxe (Agirre Center for Social and Political Studies) izango dira hizlariak.

 XEHETASUN GEHIAGO

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.