Abian da Labore, Donostiako museoetan erresidentziak egiteko nazioarteko deialdia

Euskara. Kultura. Mundura.

2015-10-01

Donostia 2016 Fundazioak eta Donostia Kulturak lan-metodologia bat diseinatu dute elkarlanean ondoko helmugetara gerturatzeko: lurraldeko ekipamentuetan artisten eta sortzaileen presentzia ohiko bihurtzea, eta horretarako sorkuntza-prozesuen atal bat espazio horietan egitea bultzatuko da; eta arte-mediazio jarduerak antolatzea ekipamenduaren testuinguru soziala kontuan izanda. Horrekin lortu nahi da loturak sortzea sortzaileen, ekipamentuen eta herritarren artean.

Testuinguru hori da Labore-ren sorrera dakarrena. Donostia 2016k, Donostia Kulturarekin eta Donostiako Museoen Sarearekin lankidetzan hainbat proiektu aukeratuko ditu, artistek sareko museoetako batean garatu ditzaten. Edozein arte-adierazpenetako proiektuek site specific izaera izan beharko dute -proiektuak egokitzen zaien museoan egin beharko dituzte artistek-, eta museoaren bildumarekin, eraikinarekin, publikoarekin edo haren gizarte-testuinguruarekin elkarrizketa bat edo berrinterpretazio bat proposatu beharko dute. Izena emateko epea azaroaren 16an itxiko da.

Donostiako zazpi museoek (San Telmo Museoa, Donostiako Elizbarrutiko Museoa, Aquariuma, Eureka! Zientzia Museoa, Untzi Museoa-Museo Navala, Real 100 Museoa eta Museum Cemento Rezola) bat egin dute hasieratik egitasmoarekin. Horietako bakoitzak bere ezaugarri propioak eta bereizgarriak ditu (bilduma, arkitektura, testuingurua, bisitariak...). Ezaugarri horiek kontuan izango dira artistak aukeratzeko orduan. Horrez gain, Laboren parte hartzea erabakitzen duten pertsonek hiru baldintza izan beharko dituzte kontuan, eta baldintza horien arabera museo batzuetan edo beste batzuetan parte hartu ahal izango dute.

(...)

Hiru erresidentzia-modalitate

- Tokiko artisten eta nazioarteko artisten arteko lankidetza proiektua. Artista batek EAEkoa, Nafarroako Foru Erkidegokoa, Iparraldekoa edo euskal diasporakoa izan behar du; bigarrenak, aldiz, nazioartekoa. Modalitate horretan Museum Cemento Rezola, Aquariuma eta Eureka! Zientzia Museoa aukeratu ahal izango dituzte parte-hartzaileek.

- EAEko, Nafarroako Foru Erkidegoko, Iparraldeko edo euskal diasporako artistak banakako proposamenekin. Donostiako Elizbarrutiko Museoa, Museum Cemento Rezola, Real 100 Museoa, Aquariuma, Eureka! Zientzia Museoa eta San Telmo Museoa dira atal horretan egongo diren museoak.

- Proposamen indibidualak aurkezten dituzten artistak edozein delarik ere haien jatorria. Aquariuma, Eureka! Zientzia Museoa, Museum Cemento Rezola dira modalitate horretan aukeratu ahal izango diren museoak.

Oinarriak eta izen-emate orria

Argibide gehiago:  www.dss2016.eu

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu