Ádam Rózsa Budapesteko ikasleak irabazi du ´Aurten, euskaraz bai!´ lehiaketa
Euskara. Kultura. Mundura.
Ádam Rózsa du izena "Aurten, euskaraz bai!" lehiaketako 2016ko irabazlek, eta Budapesteko ELTE unibertsitatean ikasten du. Bere idazlana irakurri nahi?
Etxepare Euskal Institutuak eta Aurten Bai Fundazioak Europako 24 ikasleri Zornotzako Barnetegian egonaldiak burutzeko aukera eman die aurten.Gainera, "Aurten, euskara bai!" lehiaketa jarri dute abian berriro ere, Europako irakurletzetako ikasleei zuzenduta.
Irabazleak leku bat eskuratu du udarako barnetegiko egonaldian, bidaia eta egonaldiko gastuak barne. Parte hartzeko, euskararen inguruko idazlana idatzi behar zuten, eta hona hemen garailea:
(...)

Gu antzekoak gara
Nire ustez, hungariarrak eta euskaldunak antzekoak gara . Arrazoi horregatik, Euskal Herrian etxean bezala sentitzen naiz, hitz asko oso antzekoak direlako. Begiratu! dibidez, Eroski supermerkatuan nire hitz gogokoena ‘ur’ da: hungarieraz ‘Hamar, urak!’ esaten baduzu, ‘Azkar, jaunak!’ esan nahi du. Gainera, Deustuko Unibertsitatean ‘ez erre’ oharra dago: hungarieraz ‘hori da’ esan nahi du. Mapa begiratzen ari naiz: Hungarian ‘Bihar’eskualdea dago, baina ‘gaur’ egun existitzen da. Interesgarria da, nik uste dut.
Orain nire familiari buruz hitz egin nahi dut. Budapesten elkarrekin bizi gara: hiriburuan ‘Istenhegy’ (jainko mendia) izeneko leku bat dago, baina inoiz ez da ‘ixten’. Nire ‘atya’ (aita) sukaldaria da eta ‘iker’ (bikia) ez daukat, anaia gazteagoa bat bakarrik. Etxean janari tipikoa ‘bab’ (babak) da. Udaberrian fruta gozoenak ‘eper’ (marrubia) dira, baina ez da txoria. Bide batez, ‘puska’ (eskopeta) ez daukat, txoriak ez zaizkidalako gustatzen, eta inoiz ez naiz ehizara joaten. Hala ere, guk edari bat dugu: bere izena ‘vadász’ (ehiztaria) da. Kalimotxoaren berdina da: ardo beltza CocaCola pixka batekin eta prest dago. Hungariako gazteen artean oso ezaguna da!
Ni ikaslea naiz, eta linguistika ikasten ari naiz: arrazoi horregatik, hungarieraren gramatikari buruzko informazio interesgarri batzuk partekatu nahi ditut. Ez da hizkuntza indoeuroparra, Euskara bezala. Hungarieraz ere atzizkiak daude: adibidez, ak ala ek (plurala) eta en NON? deskribatzen duena. ‘Szegeden élek’ ‘Szegeden bizi naiz’. Berdina, ezta?
Bukatzeko, nire lehen euskarazko klaseari buruz hitz egin nahi dut. Imajinatu, nire irakaslea ‘ondo’ hitza askotan errepikatzen ari da (eta Bilbon leku askotan ‘Bilbo Ondo’ zeinua dago baita ere). Niretzat oso dibertigarria izan zen: Hungarieraz ‘ondó’ ‘esperma’ da. Hasiera interesgarri bat izan nuen euskara ikasten. Antzekotasun gehiago aurkitu nahi ditut: agian, hungariarrak eta euskaldunak antzekoak gara.