Agirre lehendakariaren omenezko kongresu akademikoa New Yorkera iritsiko da aste honetan

Euskara. Kultura. Mundura.

2016-06-07

The International Legacy of Lehendakari José Antonio Agirre’s Government kongresuak, José Antonio Agirre (1904- 1960) lehen Lehendakariaren ondarea modu osatuan aztertuko du, bere dimentsio europar eta demokratikoaren perspektiba gaurkotua eskaini, eta baita bere harreman pertsonal eta diplomatiko zein konbikzio politiko, sozial eta kulturalena ere.

Kongresu hirukoitza da, eta Reno eta Berlinetik pasa ostean, New Yorken amaituko da ekainaren 9an. Columbiako Unibertsitatean (Zankel Hall/ Everett Lounge ) nazioarteko adituak bilduko dira:  Juan Jose Ibarretxe (Agirre Lehendari Center-University of the Basque Country), Amaia Agirre (Agirre Lehendari Center-University of the Basque Country), Ludger Mees (University of the Basque Country), Leyre Arrieta (University of Deusto) eta Andrea Bartoli / Borislava Manojlovic (Seton Hall University). Gainera, iluntzean Amaya Arberas sopranoak eta Ainhoa Urkijo piano joleak kontzertua eskainiko dute.

Sarrera irekia egongo da bertaratu nahi duen ororentzat. Erantsitako dokumentuan programa osoa eta xehetasunak aurki daitezke.

(...)

Kongresuak nazioarteko izaera du, eta 2016ko udaberrian eramaten ari da aurrera Reno (William Douglass Center for Basque Studies, University of Nevada, Reno), Berlin (Humboldt Universität zu Berlin) eta New Yorken (Columbia University); Berlinen, Gernika Deutsch-Baskischer Kulturverein-Euskal Etxeak Lehendakaria hirian egon zeneko 75. urteurrenaren harira antolatutako ekintzekin bat egin du.  Kongresuaren programak sona handiko 15 aditu baino gehiago elkartu ditu, eta besteak beste, honako gaien inguruko ikerketa zein hausnarketak azaldu dituzte: Vatikano edota Britainia Handia bezalako potentzia atzerritarrek Espainiako Gerra Zibilaren garapenean izan zuten papera, Euskal Gobernuaren erbesteko zeregin diplomatikoa gidatu zuen Europa eratzearen ideia, euskal erbestearen ondorio politikoak edota memoria historikoaren garrantzia egungo euskal politikan zein praktika artistikoetan.

Batzorde antolatzailea: Mari Jose Olaziregi Irak. (Etxepare Euskal Institutua – MHLI), Xabier Irujo Irak. (William Douglass Center for Basque Studies – Reno), eta Carsten Sinner Irak. (Universität Leipzig).

Kongresuaren idazkaritza: Unai Lauzirika (Universität Leipzig).

Finantziazioa: Etxepare Euskal Institutua, William Douglass Center for Basque Studies (University of Nevada, Reno), Universität Leipzig, Agirre Lehendakaria Center (Universidad del País Vasco-Euskal Herriko Unibertsitatea), Mikel Laboa Katedra (UPV-EHU) eta MHLI Ikerketa taldea (UPV-EHU).

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.