Aholkularitza dokumental proiektuetarako

Euskara. Kultura. Mundura.

2019-01-31

Euskal enpresek garatutako zortzi proiektu hautatu ahal izango dira gehienez martxoaren 11n, 12an eta 13an Tabakaleran (Donostia) egingo diren jardunaldi horietan parte hartzeko.

 

Gehienez zortzi proiektu hautatu ahal izango dira martxoaren 11n, 12an eta 13an Tabakaleran (Donostia) egingo diren jardunaldi horietan parte hartzeko.

Aholkularitza horretan parte hartu ahal izateko, interesa duen enpresa bakoitzak eskatutako informazioa bete beharko du inprimaki honetan, otsailaren 26a baino lehen.

Europa Creativa Desk MEDIA Euskadik, IBAIAk eta Etxepare Euskal Institutuak lankidetza-akordio bat egin dute kalitatezko dokumentalen proiektuak garatzeko bidea errazteko eta proiektu horiei bazkideak, finantzaketa eta/edo nazioartekotzea bilatzeko prozesuan laguntzeko; akordio horri esker, zortzi ekoiztetxek ere aholkularitza-jardunaldi horietan parte hartzeko aukera izango dute.

Aliantza horren bitartez, halaber, euskal enpresek nazioarteko merkatu eta topaketetan duten presentzia indartu nahi da, besteak beste, ekainaren 24tik 27ra egingo den Sunny Side of The Doc azokan eta Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzioko Foroan, IBAIAk irailean antolatzen duena Donostiako Zinemaldiaren esparruan.

Jardunaldiak, Catherine Ulmer andrearen zuzendaritzapean (dokumentalgintzan eta tailerren prestaketan esperientzia luzea duen profesionala da) egingo dira. Hasteko, banan banako aholkularitzako jardunaldia jarriko da abian, hautatutako proiektu bakoitzari bi ordu eskainiz; azken jardunaldian, berriz, Sunny Side of The Doc azokako formazio arduraduna den Jean Jaques Peretti eta Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzioko Foroko ordezkari bat bertaratuko dira, beren ekitaldiak aurkezteko eta haietan parte hartzeko baldintzen berri emateko.

Argibideak edo informazio osagarria jasotzeko IBAIArekin jarri harremanetan:

Telefonoa: 943.32.71.83

Helbide elektronikoa: info@ibaia.org

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.