Ainara LeGardon Wroclaw hirira itzuliko da, Avant Art Festival jaialdian parte hartzera

Euskara. Kultura. Mundura.

2015-10-02

Wroclaw (Polonia) hirian egonaldi artistikoa egon ostean – Etxepare Euskal Institutua, DSS2016 eta Wroclaw 2016ren eskutik-, Ainara LeGardon Poloniara itzuliko da kontzertu ezberdinak eskaintzera eta grabaketa batean parte hartzera.

LeGardon Europako arte esperimentalaren jaialdi garrantzitsuenetako baten karteleko parte da, Avant Art Festival. Jaialdiaren itxiera ekitaldian arituko da artista, urriaren 4ean, Wroclaw-ko Ikus-entzunezko Gune Teknologikoan. Oraingoan, Ainara Legardonek Dariusz Jackowski inprobisatzailarearekin batera antolatutako kolaborazioa eskainiko du: “Vox Machinatione”.

 Kontzertuak ahots- inprobisazio organiko eta elektronikoa eta musika garaikidearen elementuak nahasiko ditu. Errepertorioak giro-soinu espaziala, ehundura latz industrialak, B mailako beldur eta zientzia-fikziozko pelikula zaharretan oinarritutako soinuak, eta kamara musika garaikidearen elementuak uztartuko ditu. Ahotsak, anplifikadoreak eta objektuak, kontzerturako espresuki sortutako sintetizadoreekin batera, instrumentuez lagunduta egongo dira:  biolina (Adam Porębski), oboea (Lucas Wilczura) eta biolontxeloa (Adam Webster). Ikusizko efektuak CeTAko Rose Smolkaren eskutik sortuko dira. Piezetako batean Kostas Georgakopulosen kolaborazioa izango dute.  

Legardonen bidaia beste bi kontzerturekin osatuko da, musika esperimental eta inprobisaziozkoak. Bata hilaren 6an izango da Księgarnia Hiszpańska-n (Wroclaw-ko espainiar liburu-denda), eta hitzaldia ere eskainiko du artistak. Bigarrena, aldiz, urriaren 8an izango da, hiriburutza kulturalen topaketaren baitan.

Erresidentzia artistikoan zehar burututako proiektu eta performance-aren inguruko dokumentala eskuragarri dago jada. Bere blogean, berriz, proiektuaren jarraipena ikus daiteke.

Irudia: Salomé Sagüillo

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu