Aizpea Goenaga eta Mari Jose Olaziregi "Mugaz Gaindi" kongresuan izan dira, Boisen

Euskara. Kultura. Mundura.

2015-07-30

Mugaz Gaindi kongresua atzo goizean hasi zen Boisen, irakasle, ikasle, ikerlari, eta komunitateko jende ugarirekin. Iñaki Goirizelaia errektoreak ireki zuen sinposioa eta diasporarekin betidanik izan duen lotura pertsonala azpimarratu, baita errektore gisara Euskal herriko Unibertsitateak etorkizunean, Etxepare Euskal Institutuarekin batera Euskal Ikasketen Sarea munduan hedatu, eta sendotzeko egitea asmo dituen proiektuak ere.

Mari Jose Olaziregik, jarraian, Etxepare Euskal Institutuak munduan sortu duen irakurle eta katedra sarea azpimarratu zuen, baita nazioartean euskara eta euskal kultura sustatzeko egindako lana ere. Harrera oso beroa egin zioten eta Etxepare Euskal Institutuak egiten duen lana goraipatu zuten. Aizpea Goenaga izan zuen ondoan. Hausnarketa planteatu zuen, euskal ikasketetan dihardutenen arteko lotura eta elkartrukea beharrezko dela esan, irakasleen sarea eta elkartea sortzeko beharra, baita euskal unibertsitateek nazioartean euskal ikasketak eskaintzen dituztenekin harreman akademiko eta egitasmo gehiago sortzeko beharra. Lankidetza hitza, baita, zinez, Etxepare Euskal institutuaren lan egiteko moduaren giltza.

William Douglass CBSko irakasle emeritu eta euskal ikasketetan giltzarri izan denak jarraitu zuen, Pazifikoan euskaldunen presentziaz egin duen ikerketa sendoa aurkeztuz, baina literatura bezalako testuetan eurez esaten direnak. Jarraian, Viola Migliok Islandian 1615ean izandako euskal baleazaleen sarraskia izan zuen hizpide, eta Etxeparerekin han antolatutako kongresuak esandakoak azpimarratu. Ondoren, Albaolako Imanol Agote izan zen hizlari.

Euskal Herria Mugaz Gaindi kongresua euskal diaspora aztertzen duten adituen topaleku akademikoa da eta Boise State University-ko euskal ikasketa sailak antolatzen du.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu