Akitania eta Euskadiko programatzaile eta kultur erakundeen topaketa antolatu zen Dferia arte eszenikoen azokaren baitan

Euskara. Kultura. Mundura.

2016-03-09

Atzo, matxoak 8,  Akitania eta Euskadiko programatzaile eta kultur erakundeen topaketak antolatu ziren Etxepare Euskal Institutuaren egoitzan. Topaketa hau, berriki sinatutako Aquitaine.eus hitzarmenari esker antolatutako ekintzetako bat da, eta DFeria azokaren baitan kokatzen da. Bilera honek elkar ezagutu eta erakundeen arteko lankidetza aukerak aztertzea izan zuen helburu.  Bertako partaideek azpimarratu zuten moduan, etorkizunari begira beharrezkoa da elkarlana sendotzea, eta bide horretan topaketak jarraipena izango du Leioako Umore Azokan (maiatza), Libourneko FestÀrts jaialdian (abuztua) eta udazkenean Donostian.

Honako kultur erakunde eta programatzaileek hartu zuten parte bileran: Akitania-Euskadi Euroeskualdea,, Leioako Umore Azoka, Libourne FestÀrts, Euskal Antzokien Sarea, Bordeaux Scéne Nationale, Bayonne Scéne Nationale, OARA (Office Artistique de la Region Aquitaine), DFeria, Etxepare Euskal Institutua, Glob Théâtre de Bordeaux, Bilboko Institut Français, ELAE, ACE eta Théâtre Olympia d’Arcachon.

Martxoaren 7-10 bitartean Donostian ospatzen ari den DFERIA arte eszenikoen azokaren testuinguruan kokatzen da topaketa, eta esan bezala, Aquitaine.eus proiektu kulturalaren parte da. Eusko Jaurlaritzak eta Aquitaine-Limousin-Poitou-CharentesEskualdeak osatzen duten Akitania-Euskadi Euroeskualdeak, Etxepare Euskal Institutuak eta Euskal Kultur Erakundeak sinatu berri duten lankidetza hitzarmena da Aquitaine.eus. Hitzarmenaren bitartez sinatzaileak lankidetzan ariko dira bi norabidetan: batetik, Ipar eta Hegoaldeko euskal kultur sortzaileen lanak Akitaniako diziplina ezberdinetako jaialdi eta ekitaldietan erakutsiko dituzte; bestetik, Akitaniako eta Euskadiko kultur sortzaile eta eragileen arteko mugaz gaindiko harremanak eta elkarlana sustatuko dituzte.  

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.