AKITANIA.EUS, euskal musikari eskainitako programazio berria Bordeleko Le Rocher de Palmer gunean
Euskara. Kultura. Mundura.
Etxepare Euskal Institutuak, Euskal Kultur Erakundeak eta Le Rocher de Palmer aretoak 2014an sinatu zuten hitzarmenaren ondorioz, Bordeleko kultur gune ospetsu honek euskal kulturari eta bereziki euskal musikari eskainitako AKITANIA.EUS programazio berria txertatu du bere urteko ekintzetan. Musikako tailerrak, erakusketa bat eta hainbat kontzertu atondu dituzte, hainbat literatura errezitaldiekin batera, 2015eko udaberrian eta udazkenean burutuko den egitarauaren baitan.
Udaberriko atala aste honetan abiatuko da Juan Mari Beltranekeskainiko dituen euskal musika tradizionaleko tailerrekin. Bihar bertan, martxoaren 12an, hasiko da Euskal musikari eta ikertzailea tailer horiek ematen, hilaren 15era arte jarraituko duen eskaintzan. Tailerrak Le Rocher de Palmer kulturgunera hurbiltzen direnentzat ez ezik, umeentzat ere izango dira, eskoletako haurrentzat aurrez antolatutako saioak ere egingo dituzte eta.
Martxoan txalaparta hileko instrumentua izango da kulturgunean, eta hori dela eta Bordeleko guneak erakusketa bat antolatuko du horren inguruan. Gainera, Juan Mari Beltranek bere museotik, Soinuenea-tik , eramango dituen hainbat euskal musika-tresna gehiago –xirulak, ttun-ttunak, albokak…-ere erakusgai egongo dira astebetez.
Udaberriko programa bi kontzertuekin osatuko da: Juan Mari Beltranen hirukotearena, martxoaren 16an 19:30etan izango dena, eta Kalakan taldeak maiatzaren 29an 20:30etan eskainiko duen emanaldia.
Udazkeneko sasoia azaroan hasiko da. Kulturguneak euskal jazz talde baten kontzertua programatuko du, eta Bordeleko Literatura Azokaren testuinguruan, euskal literatura errezitaldiak ere antolatzeko asmoa dauka.