Alain Urrutia: isladetan oinarritutako erakusketa Compostelako Santiagon ikusgai
2017/12/15
Euskara. Kultura. Mundura.
Alain Urrutia (Bilbo, 1981) artista euskaldunaren MIRROR RIM erakusketa ikusgai egongo da Compostelako Santiagoko DIDAC – DARDO Instituto do Deseño e das Artes Contemporáneas- zentroan, abenduaren 15etik urtarrilaren 28ra bitartean. Erakusketa Didace Fundazioak ekoiztu du Etxepare Euskal Institutuaren babesaz.
Alain Urrutia (Bilbo, 1981) artista euskaldunaren MIRROR RIM erakusketa ikusgai egongo da Compostelako Santiagoko DIDAC – DARDO Instituto do Deseño e das Artes Contemporáneas- zentroan, abenduaren 15etik urtarrilaren 28ra bitartean. Erakusketa Didace Fundazioak ekoiztu du Etxepare Euskal Institutuaren babesaz.
MIRROR RIMek hamaika lan erakusten ditu, irauli daitezken hamaika margo-lan berri. Honela, hasierakoaren alderantzizko norantzan ikusita ere, modu berean egiten dute lan ikuspuntu plastiko batetik. Euren ardatz bertikalean islatutako irudiak sortuta, irudiak irauli daitezke eta bi noranzko ezberdinetan izan daitezke aurkeztuak. DIDAC Fundazioko erakusketan noranzko batean aurkeztuko dira, eta kontrakoan 2018ko maiatzan Lisboako Appleton Square espazioan egingo den erakusketan. Horrela, bigarrena lehenaren islada bilakatuko da. Hortik dator hain zuzen erakusketaren izenburua, MIRROR RIM (Ispiluaren ertza), palindromo bat osatzen duena: bi noranzkoetan berdin irakurtzen den hitza.
Erakusketa honekin batera liburu bat ere aurkeztu da; artistak azken bost urteetan egindako lana jasotzen duena. Argitalpenean aurki daitezke Guggenheim museoko komisario den Geaninne Gutiérrez-Guimarães-en testu bat, eta David Barro eta Alain Urrutiaren arteko elkarrizketa bat ere.
Alain Urrutia Londresen bizi da eta bertan egiten du lan. Euskal Herriko Unibertsitatean eta Milango Academia de Breran 2004an lizentziaduna, hainbat egonaldi egin ditu azterrian, hala nola Beijing hiriko MA Studioan (Txina, 2011) edota Rogaland Art Centre de Stavanger- en (Norbegia, 2008). Urrutiak nazioarteko zentroetan aurkeztu du bere lana; horien artean daude el Boston Centre for the Arts, CA2M Madrid, Artium Vitoria eta Bilboko Guggenheim Museoa. Madrilgo Casado Santapau eta Santanderreko Juan Silió galeriek ordezkatuta egiten du lan.
Erakusketaren inaugurazioa gaur, abenduaren 15ean izango da 19:00etan. Aurkitu informazio guztia DIDAC Fundazioaren web gunean.