Alan R. King Katedra: Begotxu Olaizola

Euskara. Kultura. Mundura.

Alan R. King Katedra: Begotxu Olaizola
  • 28
    Aza 2026
    08
    Abe 2026
    Aberystwyth

Etxepare Euskal Institutuak sustatutako Alan R. King Katedrak Miren Begoña (Begotxu) Olaizola Elordi hartuko du gonbidatu 2026ko azaroaren 28tik abenduaren 8ra, University of Wales Trinity Saint David unibertsitatean. Egonaldiaren ardatza euskararen biziberritzea, hizkuntza-komunitateen erronkak eta hezkuntza izango dira, Euskararen Egunaren harira.

Abenduaren 3ko eta 4ko jarduerak

Abenduak 3, 09:30–11:30. Ikastolen pedagogia eta curriculumari buruzko tailer hibridoa, Galesko hezkuntza elebidunari eta galesari buruzko ikerketa-sarearekin elkarlanean.

Abenduak 3, 12:30–14:00. Euskara biziberritzeari eta komunitate-hizkuntza gisa dituen erronkei buruzko hitzaldia eta eztabaida.

Abenduak 3, 15:00–16:00. Hasiberrientzako euskara-saioa.

Abenduak 4, 10:30–11:30. Akademikoei zuzendutako euskara-saioa.

Abenduak 4, 13:00–14:00. Aurretik euskara ikasi dutenentzako saioa.

Abenduak 4, 15:00–16:30. Arnasguneei buruzko tailerra, Galesko eta Euskal Herriko egoerak eta hurrengo urratsak aztertzeko.

Begotxu Olaizola

Euskal Filologiako ikasketak eta Hizkuntzalaritza Aplikatuko masterra ditu. AEKn aritu zen irakasle, eta Galesen hizkuntza gutxituen inguruko ikerketan jardun zuen Mercator proiektuaren bidez. Euskal Herrira itzulita, bigarren hezkuntzan eta pedagogia-lanetan aritu da hainbat ikastolatan. Alan R. Kingekin batera Colloquial Basque (Routledge) liburuaren egilea da.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu
?>