Alan R. King katedra: Imanol Larrea, Beatriz Chivite eta Juan Kruz Igerabide

Euskara. Kultura. Mundura.

Alan R. King katedra: Imanol Larrea, Beatriz Chivite eta Juan Kruz Igerabide
  • 13
    Urr 2022
    Aberystwyth

Alan R. King katedraren irekiera ekitaldia urriaren 13an egingo da University of Wales Trinity Saint David unibertsitatean, Galesen. Imanol Larrea katedrako lehen ikertzaileak, Beatriz Chivitek eta Juan Kruz Igerabidek hartuko dute parte bertan.

Urriraren 13an egingo den irekiera ekitaldia arratsalde osoko egitaraua izango da, 16:00etatik aurrera. Imanol Larrea Mendizabalek euskal soziolinguistikaren inguruan berri emateko hitzaldia emango du: ‘Hizkuntza ohiturak aldatzeko ikerketa soziolinguistikoa Euskal Herrian: hainbat esperientzia / Euskal Herria eta Gales: hizkuntza ohiturak aldatzeko ikerketa soziolinguistikoa elkarrekin eraikiz’ izenburuduna.

Imanol Larrea Mendizabal Soziolinguistika Klusterreko Bulego Teknikoaren zuzendaria da eta euskal soziolinguistikan hizkuntza ohiturak aldatzeko Soziolinguistika Klusterretik egin den ikerketa panorama orokorra aurkeztuko du, testuingurua ulertzeko osagaiak emanez partaideei eta oinarrizko emaitzak modu koherentean eta elkarrekiko loturak eginda.

Bestalde, Beatriz Chivite eta Juan Kruz Igerabidek beraien olerkiak irakurriko dituzte, Aneirin Karadog eta Ifor ap Glyn galestar idazleekin batera.

2022an martxan jarritako katedra honek euskal eta galesko soziolinguistika, hizkuntza plangintza eta hizkuntza politikaren inguruko ikerketa eta elkarlan akademikoa sustatzea du helburu, baita euskal eta galestar kultura eta hizkuntzen arteko elkar ezagutza indartzea ere.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu