Alemaniako Euskara Irakasleen I. Topaketa

Euskara. Kultura. Mundura.

Alemaniako Euskara Irakasleen I. Topaketa
  • 06
    Mai 2022
    07
    Mai 2022
    Berlin

Etxepare Euskal Institutuak lau irakurletza ditu Alemanian (Universität Konstanz, Universität Leipzig, Goethe-Universität Frankfurt am Main eta Freie Universität Berlin-en), eta horietatik kanpo ere badago euskara ikasteko aukera, hala nola Berlingo Euskal Etxean edo Volkshochschule eskolan. ‘Etxepare Euskal Institutuak eta euskal etxeen sareak Alemanian dituen euskara irakurleen eta irakasleen I. topaketa’ testuinguru germanofono horretan aritzen diren euskara-irakasleen topagune izango da, orain arte egindako bideaz hausnartu, eta etorkizuneko erronkak eta helburuak zehazteko. Maiatzaren 6an eta 7an egingo da.

Helburu horrekin antolatu dira bi mahai-inguru, euskararen didaktikan esperientzia luzea duten hizlari eta adituekin. Hilaren 6an, 11:30ean ‘Hizkuntza eta kultura gutxituak Alemaniako unibertsitateetan’ solasaldia egingo da Berlingo Freie Universität-en.

Larunbatean, maiatzak 7, 11:30ean, ‘Euskararen irakaskuntza testuinguru germanofonoan’ mahai-inguruan parte hartuko dute Petra Elser, Lourdes Izagirre, Unai Lauzirika eta Jonan Lekuek Mehringhoff antzokian.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu