Amaia Gabantxo eta Josu Okiñena piano joleari bideo-elkarrizketa euskal musikagintzaren inguruan
Euskara. Kultura. Mundura.
Josu Okiñena piano jole euskalduna Chicagon izan zen Koldo Mitxelena Katedraren egitarauaren barruan, eta bertako egonaldia baliatuta Pianoforte Foundation-ek euskal musikari buruzko elkarrizketa egin zioten. Amaia Gabantxok, Chicagoko unibertsitateko Etxepare Euskal Institutuko euskara eta euskal kultura irakurleak ere hartu zuen parte elkarrizketan, Okiñenaren lanari eta euskal musikagintzari sarrera emanaz.
International Beethoven Project-eko George Lepauw-ek gidatutako bideo-erreportajean Okiñenaren interpretazioa zuzenean ikus dezakegu, eta baita Aita Donostiaren omenez eraiki duen kontzertuaren nondik norakoak, musikaria beraren ahotan. Jakina, euskal musikagintza ez dute ahaztu erreportajean.
Goza dezazuela!