Amale Artetxe Katedra: Laura Pego

Euskara. Kultura. Mundura.

Amale Artetxe Katedra: Laura Pego
  • 06
    Aza 2023
    14
    Aza 2023
    Buenos Aires

Amale Artetxe katedraren 2023ko egitarauaren baitan, hainbat jarduera egingo ditu Laura Pego irakasle eta ikerlaria Argentinan, azaroaren 7tik 11ra bitartean. Hainbat eskola eta hitzaldi egingo ditu, eta bere ikerketaren inguruko bilerak egingo ditu Universidad Nacional de José C. Paz unibersitatean eta Procuración Penitenciaria de la Nación egoitzan. Etxepare Euskal Institutuak eta IMHICIHU-CONICET-ek (REVA, Red de Estudios Vascos en Argentina) sustatzen dute Amale Artetxe katedra.

Azaroak 6-10:

Soziologiari buruzko Jardunaldi Nazionaletan parte hartuko du, ‘Justizia Argentinan eta munduan egindako estatu-krimenengatik. Abordatze soziologikoak eta mundu judizialarekiko elkarrizketak’ hitzaldiaren bitartez.

Lekua: Buenos Airesko Gizarte Zientzien Fakultatea.

Azaroak 8-10:

 ‘II. Giza eskubideen babesa’ mintegia.

Lekua: Lanuseko Unibertsitate Nazionaleko Giza Eskubideen Doktoretzan.

Azaroak 14

Hitzaldi irekia: "Frankismoaren errepresioa euskal emakumeei buruz. Gerra Zibilean eta Lehen Gerraostean Saturrarango espetxean preso egondako emakumeen egoera "

Aurkezlea: Sara Pagola (Eusko Jaurlaritzaren Argentinako ordezkaria).

Lekua: Argentinako Nazioaren Biltzarreko Liburutegiaren aretoan.

2019an jarri zen abian Amale Artetxe katedra, humanitateen arloan, jarduera akademiko eta ikerketa jardueren bidez euskal ikasketak sustatzeko. Amale Artetxek Argentinako euskal diasporan eginiko ekarpenari lotuta, euskal kultura humanitateen eremuan eta berdintasunaren ardatzari erreparatuz dira aztergai katedra honetan. Urtero doktorego ikasgai bat eta hainbat hitzaldi ireki eskaintzen ditu irakasle gonbidatuak.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu