Amale Artetxe katedra 2022: Aitzpea Leizaola
Euskara. Kultura. Mundura.
-
28Aza 202209Abe 2022Buenos Aires / La Plata
Amale Artetxe katedraren 2022ko egitarauaren baitan, hainbat jarduera egingo ditu Aitzpea Leizaolak Argentinan, azaroaren 28 eta abenduaren 9aren artean. Burutuko dituen ikastaro, hitzaldi ireki eta bileratan, memoria, tradizioa, performance-a eta errituak izango ditu hizpide.
Batetik, ‘Lugares de confrontación, espacios de negociación: fronteras, memorias y rituales en el País Vasco contemporáneo’ ikastaroa eskainiko du azaroaren 28 eta abenduaren 9aren artean, astelehen eta asteazkenetan, 9:00etan. Doktoretza mintegi hau Buenos Aireseko Unibertsitatean egingo da, Filosofia eta Letren fakultatean. Euskal gizarte garaikidea zeharkatzen eta osatzen duten zenbait eztabaida eta errealitateri buruzko panoramika eskaini nahi du mintegi honek. Antropologia politikoaren planteamenduetatik abiatuta, mintegiak diziplina arteko beste ikasketa-eremu batzuk gurutzatzen dituzten gaiak jorratzen ditu, hala nola mugako azterlanak (Border Studies) eta memoriari buruzko azterlanak.
Bestalde, komunitate akademikoari eta Argentinako euskal diasporari zuzendutako hitzaldi ireki bat emango du abenduaren 2an, 17:00etan, Universidad Nacional de La Platan, Karakachoff eraikinean. ‘Entre tradición y performance: ejemplos del ciclo festivo de Euskal Herria’ izenburua du eta
Amaitzeko, abenduaren 5ean, REVAko (Red de Estudios Vascos en Argentina) ikerlariekin, La Platako Euskara eta Euskal Kulturako irakurlearekin eta Euskal Ikasketetan interesa duten akademikokein elkartuko da Leizaola Buenos Airesen. Topaketa 17:00etan izango da, IMHICIHU – CONICET liburutegian.
Aitzpea Leizaola (Donostia, 1971). Antropologia eta hizkuntzalaritzan lizentziatua, Paris X eta Sorbonako unibertsitateetan. Bertan burutu zituen ere gradu-ondoko ikasketak bi jakintza esparru hauetan. Antropologian doktoretza aurkeztu zuen Paris Nanterreko Unibertsitatean 2010ean, nota gorenarekin, muga politikoaren eragina Euskal Herrian, identitate eta lurraldetasuna gaitzat harturik. Gradu-ondoko formakuntza atzerriko hainbat unibertsitate eta ikerketa zentrotan osatu du, hala nola Berlingo Freie Universität, Belfasteko Queen´s University eta University of Reno (Nevada)ko Basque Studies Center-en. 2000-01 irakasle gonbidatua izan zen Oxfordeko Unibertsitateko St Antony´s Collegen European Studies Centerarri lotua (Basque Visiting Fellow).
2001 urteaz geroztik, Euskal Herriko Unibertsitatean antropologia eskolak ematen ditu. Europako antropologian espezializatu zen eta bere ikerketa ardatz nagusiak identitatea, naziotasuna, antropologia politikoaren baitan border studies deritzona, memoria eta ondarea dira. Euskal Herrian, Espainian eta Turkian burutu du landa lana. Hainbat lan argitaratuak ditu artikulu eta liburu atalak euskaraz, frantsesez, ingelesez eta gazteleraz, European Ethnology eta Ethnologie française nazioarte mailako aldizkarietan, besteak beste.
2019. urtean jarri zen abian Amale Artetxe Katedra, CONICET (Consejo Nacional de Investigaciones Científicas y Técnicas) erakundearekin elkarlanean, humanitateen arloan, jarduera akademiko eta ikerketa jardueren bidez euskal ikasketak sustatzeko. Amale Artetxek Argentinako euskal diasporan eginiko ekarpenari lotuta, euskal kultura humanitateen eremuan eta berdintasunaren ardatzari erreparatuz dira aztergai katedra honetan.