"Amama" eta "Bide berriak" dokumentala, Mexikoko unibertsitateetan ikusgai
Euskara. Kultura. Mundura.
Etxepare Euskal Institutuak Mexikoko UNAMen duen irakurletzako euskara eta euskal kultura irakurleak ekintza ezberdinak antolatu ditu hilabete honetan. Alde batetik, Mexiko D.F.ko UNAM unibertsitatean Amama filma eskainiko da, eta bestetik Chapingo Unibertsitatean Bide Berriak: soberania alimentaria en Euskal Herria bideoaren emanaldia antolatu dute.
Urriaren 14ean, 10:00etan, UNAMeko Auditorio Helena da Silva aretoan Asier Altunak zuzendutako Amama filma ikusi ahal izango dute ikasleek, euskaraz gaztelaniazko azpitituluekin.
Urriaren 13tik 15era, aldiz, Chapingoko Unibertsitate Autonomoan historia eta humanismoaren inguruko nazioarteko V. kongresua antolatu dute. Kongresu horren baitan Euskal Herrian elikadura burujabetzaren inguruan emandako pausoak aztertuko dira urriaren 15ean -10:30- , besteak beste. Horretarako Bide berriak Dokumentalaren proiekzioa egingo da eta proiekzioaren aurretik zein ondoren hitzaldiak eskainiko dira.
Etxepare Euskal Institutuak Mexikon dituen irakurletzetako euskara eta euskal kultura irakurleek ekintza ezberdinak antolatu dituzte hilabete honetan. Alde batetik, Mexiko D.F.ko UNAM unibertsitatean Amama filma eskainiko da, eta bestetik Chapingo Unibertsitatean Bide Berriak: soberania alimentaria en Euskal Herria bideoaren emanaldia antolatu dute.
Urriaren 14ean, UNAMeko Auditorio Helena da Silva aretoan Asier Altunak zuzendutako Amama filma ikusi ahal izango dute ikasleek, euskaraz gaztelaniazko azpitituluekin.
Urriaren 13tik 15era, aldiz, Chapingoko Unibertsitate Autonomoan historia eta humanismoaren inguruko nazioarteko V. kongresua antolatu dute. Kongresu horren baitan Euskal Herrian elikadura burujabetzaren inguruan emandako pausoak aztertuko dira, besteak beste. Horretarako, Bide berriak Dokumentalaren proiekzioa egingo da eta proiekzioaren aurretik zein ondoren hitzaldiak eskainiko dira.