“Amaren eskuak” UCLAko film jaialdian

Euskara. Kultura. Mundura.

2019-04-15

Apirilaren 15etik 18ra, Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen (UCLA) unibertsitatean Latin American, Latinx, and Iberian Film Festival: Women’s Voices festibala ospatuko da. Urtero egiten den jaialdi honen zazpigarren edizioa izango da aurtengoa, eta beste hainbaten artean, Etxepare Euskal Institutuaren babesa izango du.

Apirilaren 15etik 18ra, Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen (UCLA) unibertsitatean Latin American, Latinx, and Iberian Film Festival: Women’s Voices festibala ospatuko da. Urtero egiten den jaialdi honen zazpigarren edizioa izango da aurtengoa, eta beste hainbaten artean, Etxepare Euskal Institutuaren babesa izango du.

Euskal zinemagintza Mireia Gabilondoren Amaren eskuak (2013) pelikulak ordezkatuko du, izen bereko Karmele Jaioren eleberrian oinarritutako filmak. Zuzendaria bera ere Los Angelesen izango da, pelikularen ostean azalpenak eman eta bertaratzen direnekin hitz egiteko. Apirilaren 16an, 13:30ean proiektatuko da euskara, gaztelera eta ingelesa darabiltzan drama hau, gaztelerazko azpitituluekin.

Egitasmo hau martxan jarri izanaren erantzule nagusia Unai Nafarrate irakurlea da, Kaliforniako Unibertsitatean euskara eta euskal kultura irakasteko arduraduna. Adierazi duenez, “euskarazko film bat erakutsi nahi nuen, euskaraz idatzia eta antzeztua” eta Mireia Gabilondoren lan bat aukeratu izana ez da kasualitatea: aurtengoan, jaialdiak emakume zinemagileengan jarri du fokua eta hortaz gain, Nafarratek zuzentzen duen Euskal Ikasketen programa berri bat sortu da unibertsitatean. Hau jakitera emateko aukera ezin hobea da film festibala.

Filmean, Nerea protagonistari, ingeles batekin ezkondua eta alaba txiki baten amari, bere bizitzan duen oreka apurra apurtzen zaio ama ospitalera eramaten dutenean, amnesia egoeran. Nerea sintomak lehenago antzeman ez izanagatik errudun sentitzen den bitartean, amaren buruak iraganera bidaiatzen du eta German izeneko marinel batekin izandako maitasun harremana kontatzen dio alabari. Guzti honek, Nereak ezagun ez zituen bere amaren bizitzaren alderdiak azaleratzea ahalbidetuko du.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu