"André eta Dorine" antzezlana Madrilen

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-01-09
2014-01-09 Kulunka Teatroa taldeak ekoitzitako "André eta Dorine" antzezlana ikusteko aukera izango da Madrilen (Fernán Gómez Centro Cultural de la Villa) urtarrilaren 8tik otsailaren 2a bitartean. Azken hiru urtetan munduko hainbat herrialdetan (Malasia, Txina, Nepal, Estatu Batuak, Txile, Argentina…) aurkeztu dute obra, kritika eta publikoaren onespen ikaragarria jasoz. Ohiko antzerkiaren hizkuntza eszenikotik haratago doan hitzik eta [...]2014-01-09 Kulunka Teatroa taldeak ekoitzitako "André eta Dorine" antzezlana ikusteko aukera izango da Madrilen (Fernán Gómez Centro Cultural de la Villa) urtarrilaren 8tik otsailaren 2a bitartean. Azken hiru urtetan munduko hainbat herrialdetan (Malasia, Txina, Nepal, Estatu Batuak, Txile, Argentina…) aurkeztu dute obra, kritika eta publikoaren onespen ikaragarria jasoz.

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=a8vqZYVH0gU[/youtube]

Ohiko antzerkiaren hizkuntza eszenikotik haratago doan hitzik eta aurpegi espresiorik gabeko antzezlanak, alzheimerra duen adineko emakume baten eta bere senarraren arteko amodiozko istorioa du ardatz. Sentimentuen hizkuntza unibertsalaz baliatuz, drama eta komediaren artean kulunka dabilen antzezlana da Andre eta Dorine.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.