Angel Erro Alemaniako zenbait literatur ekintzetan izango da

Euskara. Kultura. Mundura.

2019-10-16

Angel Erro poeta, artikulugile eta itzultzailea Leipzig eta Berlingo irakurletzetan arituko da gaurtik urriaren 20ra bitartean.  Gaur, urriak 16, Berlingo Clash aretoan izango da poesia emanaldia eskaintzen; urriaren 18tik 20ra bitartean, aldiz, Weidengo 3. Itzulpen Tailerrean hartuko du parte beste zenbait autorerekin batera.

Angel Erro poeta, artikulugile eta itzultzailea Leipzig eta Berlingo irakurletzetan arituko da gaurtik urriaren 20ra bitartean.  Gaur, urriak 16, Berlingo Clash aretoan izango da poesia emanaldia eskaintzen; urriaren 18tik 20ra bitartean, aldiz, Weidengo 3. Itzulpen Tailerrean hartuko du parte beste zenbait autorerekin batera.

Gaur, asteazkena, urriaren 16an, “Olerkari susmagarriak (Kriminologia poetikoa)” izeneko emanaldia eskainiko du Errok Berlingo Clash areto mitikoan, Berlingo Euskal Etxeak eta Freie Unibertsitateko irakurletzak antolatuta. Ekitaldiaren azalpenak horrela dio: “Poesia hilda dago. Poesiaren hiltokia Euskal Herria izan da. Heriotza naturalik gabe, erailketa izan da. Hiru euskal poeta gertatzen dira susmagarriak. Banan bana aztertuko ditugu bakoitzaren ibilbidea, koartadak, zergatiak eta erruduntasun/errugabetasuna erabakiko”. Hemen esteka.

Urriaren 18etik 20ra, ostera, Erro Weidengo hirugarren itzulpen tailerreko  partaide izango da. Leipzigeko Unibertsitateko IALT sailak, Ramon Llull Institutua – Mariá Villangómez eta Etxepare Institutua erakundeek antolatzen dute ekitaldi hau. Hiru egunetako programan, Lucia Aldao poeta galegoa eta Erroren lanak itzuliko dira alemanera, galizierara, katalanera, italierara eta euskarara.  Bertan parte hartuko dute Carsten Sinner, Marcello Giugliano, Eduard Bartoll, Constanze Gräsche, Sara López Ratón eta Unai Lauzirika itzultzaileek.

Weidengo lanegun hauen helburua da topaleku bat finkatzen jarraitzea hemendik aurrera ere, galego, katalan eta euskal literaturako autoreen lanak ezagutzera emateko; tailer bat sortzea, poema beste hizkuntza batzuetara itzuli eta antologia laburrak plazaratzeko atzerriko aldizkarietan eta (Q)adernos de Weiden argitalpenean. Aurreko edizioetan Rikardo Arregik eta Errok berak hartu dute parte bertan.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.