Angel Erro Alemanian izango da hainbat literatur ekitalditan

Euskara. Kultura. Mundura.

2018-10-23

Angel Erro poeta, artikulugile eta itzultzailea Leipzig eta Berlingo irakurletzetan arituko da urriaren 24etik 29ra bitartean. Autore nafarrak, bere poema ezagunenen alemanezko bertsioak eskainiko ditu Berlin eta Leipzigen antolatu diren bi irakurraldi horietan. Horrez gain, Weidengo itzultzaile-tailerrean bere sorkuntza berrienak galego, katalan eta alemanera itzultzen arituko da.

Angel Erro poeta, artikulugile eta itzultzailea Leipzig eta Berlingo irakurletzetan arituko da urriaren 24etik 29ra bitartean. Autore nafarrak, bere poema ezagunenen alemanezko bertsioak eskainiko ditu Berlin eta Leipzigen antolatu diren bi irakurraldi horietan. Horrez gain, Weidengo itzultzaile-tailerrean bere sorkuntza berrienak galego, katalan eta alemanera itzultzen arituko da.

Asteazkenean, urriaren 24an, Gauean hondartzan pilotariak dantzan izeneko poesia irakurketa eskainiko du Errok Berlingo Clash aretoan, Freie Unibertsitateko irakurletza eta Berlingo Euskal Etxeak antolatuta. Ostegun arratsaldean, irakurketa bera antolatu dute Leipzigeko Unibertsitatean.

Ostiraletik astelehenera bitartean Errok Weidengo II. Itzulpen Tailerrean hartuko du parte, Lucia Aldao poeta galegoa, Clara Comas Barenys poeta kataluniarra eta Eduard Bartoll itzultzaile kataluniarrarekin batera, besteak beste.  2017an Rikardo Arregi poetaren lanekin egin bezala, aurten Angel Erroren poemen aukeraketa bat  alemanera, galegora eta katalanera itzuliko da.

Weidengo itzultzaile tailerra iaz martxan hasitako proiektua da. Helburua da Iberiar Penintsulako hiru hizkuntza gutxitutako hiru egileren poema batzuk lantaldean itzuli eta sortutako materiala (Q)adernos de Weiden izeneko antologian argitaratzea. Ekimena Leipzigeko Unibertsitateko IALT sailak antolatzen du, Etxepare Euskal Institutua, Asociación Internacional de Lengua y Literatura Catalana eta Berlingo espainiar enbaxadaren babesarekin.


Programa:

Urriak 24, asteazkena, 20:00etan:  Gauean hondartzan pilotariak dantzan poema irakurketa Clash aretoan (Gneisenaustr. 2A, 10961 Berlin)

Urriak 25, osteguna, 17:00etan: Gauean hondartzan pilotariak dantzan poema irakurketa. Universität Leipzig NSG 304, Universitätstr. 1, 04109 Leipzig

Urriak 26-29: Weidengo II. Itzulpen Tailerra, Lucia Aldao eta Clara Comas Barenys poetekin batera.


 

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.