Galego, katalan eta euskal literaturako lanak ezagutzera emateko itzulpen tailerra Weidenen

Euskara. Kultura. Mundura.

2017-10-24

Urriaren 19tik 22ra, Weiden-ko lehen itzulpen tailerra egin da, Leipzigeko Unibertsitateko IALT sailak, Asociación Internacional de Lengua y Literatura Catalana, Institució de les Lletres Catalanes, Zadar-eko (Kroazia) Unibertsitatea eta Etxepare Institutua erakundeek antolatua.

Lau egunetako programa ostegunean hasi zen poesiaren eta itzulpenaren teoriaren gaineko hitzaldiekin, Elisenda Bernall-ek gidatutako mahai-inguruarekin bukatu zen eguna. Ondorengo egunetan, Sònia Moll, Lucia Aldao eta Rikardo Arregi poetek beraien lanak aurkeztu zituzten eta poemen aukeraketa bat itzultzen aritu ziren hurrengo itzultzaileekin batera: Carsten Sinner, Nikola Vuletic, Constanze Gräsche, Christian Hahne, Sara López Ratón eta Unai Lauzirika. Erabilitako hizkuntzak hauexek izan dira: alemana, galiziera, katalana, kroaziera eta euskara.

Laster hiru idazleren antologia argitaratuko da, hizkuntza gutxituetako autoreen testuak eta tailerraren emaitzak ezagutzera emateko.

Weiden-eko lanegun hauen helburua da topaleku bat finkatzea hemendik aurrera, galego, katalan eta euskal literaturako autoreen lanak ezagutzera emateko; tailer bat sortzea, poema beste hizkuntza batzuetara itzuli eta antologia laburrak plazaratzeko.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu