Annamalai-tik Gorbeiara Jasone Miranda-Bilbaoren Kochi-Muzuris Biennalean

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-12-17

Annamalai eta Gorbeia mendiak: horien arteko lotura da Jasone Miranda-Bilbao artistak Kochin inauguratu duen erakusketaren ardatza. Bi mendiak aitzaki hartuta, artistak argazkigintza eta idazgintza uztartu ditu bi lurraldeak elkartuz, Indiako Kochi-Muzuris Biennalaren barruan.

Etxepare Euskal Institutuak babestutako erakusketaren baitan, bi mendien argazkiak kokatu ditu Miranda-Bilbaok aretoko patioko paretetan: Euskal lurretako Gorbeia eta Indiako Annamalai. Argazkiak lagunduz, artistak idatzitako testua aurki daiteke, eta bi mendien arteko lotura egiten du arlo geologikotik, mitologikotik, zein bi lurraldetako kondairen ikuspuntutik. Euskaraz, ingelesez eta Tamil hizkuntzaz dago izatzita, hain zuzen, bi mendien lurraldeetako hizkuntzetan eta nazioarteko lengoaian.

Erakusketa hau erresidentzia artistikoa burutu ostean sortu du artistak. Gainera, abenduan zehar beste bi erakusketatan ere hartu du parte Delhin, artista zein komisario lanetan.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu