Arantxa Urretabizkaia euskal literaturaz Dublingo ISLA jaialdian eta New Yorkeko CUNY unibertsitateko Atxaga Katedran

Euskara. Kultura. Mundura.

2015-10-01

Arantxa Urretabizkaia  idazlea euskal kultura munduan zehar zabaltzeko lanetan arituko da buru-belarri urrian zehar: Irlandako ISLA literatura jaialdian parte hartuko du, eta handik New Yorkera egingo du bidaia, CUNY unibertsitatean, Bernardo Atxaga Katedrako eskolak eskaintzeko. Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin arituko da Urretabizkaia.

ISLA jaialdia, Dublineko Cervantes Institutuaren ekimenez sortutako literatura jaialdia da, eta urriaren 2tik 4ra bitartean burutuko dute. Bertan egiten dute topo nazioarteko autore ugarik eta horien artean Arantxa Urretabizkaia egongo da aurtengoan. Bihar bertan, urriaren 2an, ‘Resistiendo al olvido’ hitzaldian hartuko du parte Diarmaid Ferriter (Irlanda) eta  Mónica Lavín (Mexiko) idazleekin batera: Carmen Sanjulián izango dute moderatzaile lanetan. Ikusi programa osoa hemen.

Irlandatik New Yorkerako bidea egingo du ondoren idazleak, CUNY (City University of New York) unibertsitatean Etxepare Euskal Institutuak duen Bernardo Atxaga Katedran eskolak eskaintzera. "Lotan egon diren ahotsak: narrazioa eta haustea egungo euskal literaturan 1975-2010)" du izenburu aurtengo kurtsoak, eta hiru lerro nagusitan banatu dute: “Euskal kultura eta frankismoa”, “Emakumeak euskal literaturan” eta “gatazka eta literatura”. Urriaren 5ean hasiko ditu eskolak Urretabizkaiak, Mari Jose Olaziregi – Etxepare Euskal Institutuko euskararen sustapen eta hedakuntzarako zuzendaria- lagun duelarik, eta hilaren 8ra arte luzatuko dira.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu