Bernardo Atxaga Katedra New Yorken. Lotan egon diren ahotsak: narrazioa eta haustea egungo euskal literaturan

2015/10/02

Euskara. Kultura. Mundura.

BERNARDO ATXAGA CHAIR 2015

The Graduate Center, CUNY

 URRIAK 5-8

Arantxa Urretabizkaia

Lotan egon diren ahotsak: narrazioa eta haustea egungo euskal literaturan  (1975-2010)

Euskarazko idazle gisa izan duen eskarmentua eta ibilbidea oinarri harturik, Arantxa Urretabizkaiak azken hamarkadetan euskal literaturgintza markatu duten obsesioak eta gaiak aztertuko ditu. Analisiak euskal kulturaren berpizteak Frankismoaren azken urteetan izan zuen garrantzia izango du abiapuntu, eta hausnarketa egingo du 60. eta 70. hamarkadetako gertaera gogoangarrienei inguruan, hain zuzen ere heterodoxia kulturalaren eta politikoaren eragina euskal sortzaileen lanengan hain nabarmena izan zen hamarkadetan. Urte haietan ahots eta poetika berriek, Urretabizkaiaren belaunaldiko emakume idazleak kasu, esateko eta euren buruaz aritzeko era berriak aldarrikatu zituzten, garaiko egoera erabat eraldatu zuten proposamen narratiboen bitartez. Autobiografia tankerako eleberrien aldeko apustua edota isildu arazita egon zen etxeko memoria historikoaren errebindikazioa emakumeek idatzitako literatura lanetan islatu zen ondoen; mito eta tabu ezagunak desegin zituzten, hala nola, euskal matriarkatua edota euskal nazionalismoak emakumeari eman zion rola.  

Euskal emakume idazle garaikideen artean berritzaileena eta txalotuena da. Lotura izan zuen 60. hamarkadako kultura-heterodoxiarekin, argitaletxeen esparruko Lur plataforman, esaterako, eta kode berri bat eskatzen zuten hastapen poetikoen ondoren, Zergatik Panpox bere lehen eleberriak kritikaren txaloak jaso zituen, lanare poetika lirikoagatik eta ezberdintasunaren aldeko feminismoarekiko hurbiltasunagatik. Euskal trantsizio politiko gatazkatsuan kokatuta, eleberriak beste gatazkari, etxekoari, eman zion ahotsa, euskal nobelan sekula izan den lehen emakumezko protagonista eredu gisa hartuta.

Eta euskal gatazkan isildu arazitako eta ukatutako ahotsak, emakumeen ahotsak dira, hain zuzen ere, aztertzen ditu El cuaderno rojo (1998) eleberrian. Ingelesera, alemanera, errusierara eta italierara itzulita dagoen lan honetan idazleak “amatasuna-konpromiso politikoa” tabu bilakatutako binomioan sakontzen du. Nazionalismo tradizionalean nahiz esker abertzalean euskal emakumeek izan duten rola, alegia, amak eta hizkuntzaren eta sentimentu aberkoiaren eramaileak izatea, irauli egiten du Urretabizkaiak, idazketa autobiografikoa bereganatuz. Ondoren etorri ziren Las tres marías (2012), zahartzaroari eta emakumeei buruzko estereotipoak jorratzen dituena, eta bere azken eleberria, Fotografías en blanco y negro (2014), egileak frankismoaren urte ilunetan bizitako haurtzaroari buruzko narrazio autobiografiko bikaina.

Bernardo Atxaga Katedra

Etxepare Euskal Institutuak sortutako katedra horren xede nagusia euskal literatura eta hizkuntzalaritzaren inguruan ikerketa, ikasketa eta ezagutza sustatzea da. Bernardo Atxagak berak eman zion hasiera 2011ko irailean City University of New York-eko Graduate Center-en. Euskal kulturari buruzko doktoretzako programa akademikoa eskaintzen du, eta ikasturte bakoitzean New Yorkera ekartzen ditu irakasle gonbidatuak.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu