Arriaga antzokia: ‘Itzulpen dramatikoaren erronkak eta ikuspegiak’

Euskara. Kultura. Mundura.

  • 29
    Api 2025
    Bilbo

Arriaga Antzokiak apirilaren 26tik 30era hizkuntza gutxituetan idatzitako antzerki lanen itzulpengintzari buruz antolatutako tailerraren baitan, antzerki itzulpengintzaren erronkak eta ikuspegiak aztergai izango dituen mahai-inguru bat egingo da apirilaren 29an. Etxepare Euskal Institutuko zuzendari den Irene Larrazak moderatuta, hurrengoak izango dira bertan parte hartuko duten adituak:

  • Eneko Sagardoy aktorea eta ‘Moto-Membra jesu Nostri’-ren idazlea.
  • Jeton Neziraj, ‘Aventurat e familjes Bosh në Unmkistán’-en egilea.
  • Bashkim Shehu (gaztelera-albaniera), María Roces González (albaniera-gaztelera) eta Izaskun García Quintana (gaztelania-euskara) itzultzaileak, Sagardoy eta Neziraj-en lanen euskaratik albanierarako itzulpenak egin dituztenak.
  • Kirmen Uribe, bere lanak hainbat hizkuntzatara itzulita ikusi dituen euskal idazlea.
  • Jure Novak, antzerkigile eta zuzendari esloveniarra, Europako hizkuntza gutxituen errealitatearekin oso konprometituta dagoena eta DoSEL proiektuko bultzatzaileetako bat dena.
  • DoSEL proiektuan dauden Europako beste antzoki batzuetako antzerkigile eta sortzaileak.

 

DoSEL proiektua

Drama of Smaller European Languages (Europako hizkuntza txikiagoen drama) Europako kultur espazioko kultura eta hizkuntza aniztasuna zaintzen laguntzen duen lankidetza-proiektu bat da, zehazki, dramaren eta antzerkiaren sektorean, Europako hizkuntza txikiagotan idatzitako Europako antzerkigintzaren sorkuntza, itzulpen eta antzezpen transnazionalaren baldintzak hobetuz.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu