Arte Plastikoen Velazquez Saria Esther Ferrer donostiar artistarentzat

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-11-12

2014. urteko Arte Plastikoen Velazquez Saria jasoko du Esther Ferrer (Donostia, 1937) artistak. Urtero banatzen du saria Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak, eta oraingoan bost hamarkadetan zehar Ferrerrek egindako lanaren “koherentzia” eta “zorroztasuna” nabarmendu ditu epaimahaiak. Ferrer estatu mailan arte plastikoen sari gorena jasoko duen bigarren emakumezkoa izango da. Egileak “estutasunez” jaso du albistea, azkenik saria onartu badu ere, "nazioarteko epimahaiaren independentzian" sinesten duelako. Hala ere, bere nahia –EFE agentziari esan dion legez- "ahalik eta ikustezinen izatea da".

 

Duela 20 urte Parisen bizi da Ferrer, eta bere lanak nazioarteko hainbat eta munduko hainbat galeriatan eta jaialditan erakusteko aukera izan du. Sari ugari jasotako egilea da: esaterako,  Espainiako Arte Plastikoen Saria jaso zuen 2009an, eta aurtengo otsailean Ikus Arteen Emakumeen Saria.

 

Gizarte Zientzietan eta Kazetaritzan lizentziatua, Esther Ferrer ezaguna egin zen burutzen zituen performance berritzaileei esker, bakarka zein ZAJ taldearen baitan. 70. hamarkadan hasi zen lanean, arte plastikoak lantzen gehienbat: landutako argazkiak, instalazioak eta koadroak. Bere hasierako performance saioetan oharkabean geratzen diren gauzak eta objektuen ahalmen poetikoa lantzen zuen -  paperak, dadoak, idazketa edo alfabetoa-; geroago identitatearekin edo hizkuntza berri bat ulertzeko zailtasunarekin lotutako arazoak jorratu zituen, betiere ikuslearen partaidetza bilatuz.

2014. urteko Arte Plastikoen Velazquez Saria jasoko du Esther Ferrer (Donostia, 1937) artistak. Urtero banatzen du saria Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak, eta oraingoan bost hamarkadetan zehar Ferrerrek egindako lanaren “koherentzia” eta “zorroztasuna” nabarmendu ditu epaimahaiak. Ferrer estatu mailan arte plastikoen sari gorena jasoko duen bigarren emakumezkoa izango da. Egileak “estutasunez” jaso du albistea, azkenik saria onartu badu ere, "nazioarteko epaimahaiaren independentzian" sinesten duelako. Hala ere, bere nahia –EFE agentziari esan dion legez- "ahalik eta ikustezinen izatea da".

Duela 20 urte Parisen bizi da Ferrer, eta bere lanak nazioarteko hainbat eta munduko hainbat galeriatan eta jaialditan erakusteko aukera izan du. Sari ugari jasotako egilea da: esaterako,  Espainiako Arte Plastikoen Saria jaso zuen 2009an, eta aurtengo otsailean Ikus Arteen Emakumeen Saria.

Gizarte Zientzietan eta Kazetaritzan lizentziatua, Esther Ferrer ezaguna egin zen burutzen zituen performance berritzaileei esker, bakarka zein ZAJ taldearen baitan. 70. hamarkadan hasi zen lanean, arte plastikoak lantzen gehienbat: landutako argazkiak, instalazioak eta koadroak. Bere hasierako performance saioetan oharkabean geratzen diren gauzak eta objektuen ahalmen poetikoa lantzen zuen -  paperak, dadoak, idazketa edo alfabetoa-; geroago identitatearekin edo hizkuntza berri bat ulertzeko zailtasunarekin lotutako arazoak jorratu zituen, betiere ikuslearen partaidetza bilatuz.

 

Irudia: Esther Ferrer, "Autorretratua" / Culturizme

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.