Hilario Rodeiro, Mirua eta Silitia Artistas en Ruta programaren hurrengo zikloan

2025/04/29

Euskara. Kultura. Mundura.

AIE erakundeak (Entidad de Gestión de los Artistas Intérpretes o Ejecutantes de la Música) antolatzen duen Artistas en Ruta estatu mailako zirkuituak jada aditzera eman ditu 2025. urteko bigarren seihilekoan zuzeneko kontzertuak eskainiko dituzten euskal taldeak: Hilario Rodeiro, Mirua eta Silitia.

Artistas en Ruta zuzeneko musika indartzeko eta talentu berriak publikoari hurbiltzeko programa bat da. Hautatuak estatu osoko zuzeneko musika aretoetan emanaldien zirkuitu bat egiteko aukera izango dute. Programaren urteroko edizio bakoitzak bi ziklo ditu: lehenengoa urtarriletik ekainera eta bigarrena irailetik abendura. Estatu osoko kazetari, areto-programatzaile eta kultura-kudeatzaileek osatutako batzorde batek aukeratu ditu taldeak.

Etxepare Euskal Institutuak Artistas en Ruta programa babesten du, urtero egiten diren bi zirkuito deialdietan (urtarrila-ekaina eta iraila-abendua) euskal musikarien presentzia bermatzeko.

Hilario Rodeiro Quinteto

Hilario Rodeiro Andoainen bizi den musikari galiziarra da (Santiago, 1981), hainbat estilo menperatzen dituen artista, konpositore eta inprobisatzailea.

´Pausa´ diskoa plazaratu duen Hilario Rodeiro Quinteto taldearen burua da. ´Pausa´ pop-rock instrumentalaren, ganbera-musikaren eta jazz esperimentalaren arteko mugan mugitzen da. Bere azken diskoko piezak eguneroko etenaldietan inspiratzen dira, une ezberdinen arteko une eta elkarguneetan, beste batzuk aurreratzen eta iragartzen dituztenak, amaitzen edo pausatzen direnak... edo, besterik gabe, gertatzen direnak. 

Mirua

2019 sortu zen banda 3 lagunek osatzen dute: Maitane Iruiñ, Malentxo eta Mattin Zabeiro. Haien estilo musikalak pop klasikoaren, musika elektronikoaren eta indie experimentalaren soinuak eta instrumentuak nahasten ditu.

Miruak euskal musikaren soinu berriak aztertzen ditu, non kantautorearen letrak, euskara hutsean idatziak, pop eta sintetizadoreetatik hurbilago dauden beste soinu-elementu batzuekin elkartzen diren.

Silitia

Bikote bizkaitarra Ibai Silicato (Lekeitio 1997) eta Xabier Barrutiak (Bilbo, 1999) osatzen dute. Beraien musika brioche pop gisa definitzen dute eta estiloen inguruan galdetzean, punky-funky-elektro-rock abestiak egiten dituztela diote. Etengabeko bilakaeran dagoen proiektua da, urrats bakoitzean haritzen dena.

Beren konposizioen zein zuzeneko aurkezpenen bitxikeriak deskribatzen zailak bezain ezabaezinak dira. 2025ean argitaratu zuten haien azken diskoa ‘Mirari Orok Tapatzen Zauria’, album horretan estilo bakar batetik haratago doaz eta sormena da lan guztiaren ardatz.

Euskal musikari buruz gehiago jakin nahi duzu? Deskargatu doan liburu hau.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu