Artistas en Ruta: Amorante

Euskara. Kultura. Mundura.

  • 13
    Urt 2024
    12
    Api 2024
    Gandia| Oviedo| Palencia| Lugo

AIE erakundeak antolatzen duen ‘Artistas en Ruta’ estatu mailako zirkuituaren 2024ko lehendabiziko zikloan parte hartzeko aukeratuak izan dira Amorante, Hofe 4x40, Maren eta Merina gris. Hauek dira 2024ko lehendabiziko zikloan Amorantek eskainiko dituen kontzertuen datak eta tokiak:

Urtarrilak 13, Teatre del Raval (Gandia)

Urtarrilak 19, La Salvaje (Oviedo)

Urtarrilak 26, Universonoro (Palencia)

Apirilak 12, Clavicénvalo (Lugo)

Amorante Iban Urizar (Elgoibar 1975) musikariaren proiektua da. Artistak berak ‘musika herrikoi’ gisa definitzen du bere musika, inprobisazioarekin jolasten du bere abestietan. Antzinako eta abangoardiako musikarako bidaia diren konposizioak sortzen ditu, non aldakortasuna eta esperimentazioa ezinbestekoak diren.

Artistas en Rutaren helburua talentu berria publikoari hurbiltzea da. Gaur egun ezagunak diren hainbat talde edo bakarlarik hartu dute parte zirkuituan orain arte; Verde Prato, Neomak, Ødei, Parabellum, MICE eta  Olaia Inziarte, besteak beste.

Ziklo honek Etxepare Euskal Institutuaren laguntza du, euskal artisten presentzia bermatzeko.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu