Artistas en Ruta-ko 2016ko programara aurkezteko epea irailaren 18an bukatuko da
Euskara. Kultura. Mundura.
Artistan en Ruta egitasmoaren 2016ko programan parte hartzeko proposamenak bidaltzeko epea irailaren 18an amaituko da. Zuzeneko musika estatu mailan sustatzeko xedea duen programa da Artistas en Ruta, AIEk sortutakoa, eta helburu hori betetzeko zuzeneko emanaldiak antolatzen dituzte lokal ezberdinekin elkarlanean, hilabetetan luzatzen diren zirkuituetan.
Proposamenak postaz zein online aurkeztu daitezke eta aurkeztu beharreko dokumentazioa eta informazio guztia esteka honetan dago bilduta. Proposamenak 2015ean aurkeztu zituztenek ez dute zertan berriz bidali eskaerarik.
Epaimahai batek estilo eta jatorri ezberdinetako artistak hautatzen ditu Estatu osoko musika aretoetan zehar zuzeneko emanaldiak eskaintzeko, seihilabeteko oso batez. AIEk Etxepare Euskal Institutuarekin duen hitzarmenari esker, programan euskal musikarien presentzia bermatzen duena, 2015eko bigarren seihilekoan honako artistek hartu dute parte: Iñaki Plaza, Señores, Cabezafuego eta Belako (Raio3en hautatua).