Artisten mugikortasunerako 2021. urteko dirulaguntzen deialdia azaltzeko, bilera birtuala

Euskara. Kultura. Mundura.

2021-03-09

Etxepare Euskal Institututik, kulturaren sustapenean jarraiki, 2021 urterako arte eszenikoen, musikaren eta arte plastiko eta ikusizkoen sektoreei zuzendutako mugikortasun dirulaguntzen deialdia azaltzeko Zoom bidezko ekitaldiak antolatu ditugu asteazken, ostegun eta ostiral honetarako, martxoak 10, 11 eta 12, hurrenez hurren. Izan ere, egun bizi dugun ez-ohiko egoerara moldatzeko, eta euskal artistei ahalik eta erraztasun gehiago emateko, aldaketak izango ditu deialdiak, martxoaren bigarren erdialdean argitaratzea aurreikusten dena.

Aldaketa horiek azaltzeko eta 2021eko ez-ohiko mugikortasunerako dirulaguntzaren deialdiaren inguruko zalantzak argitzeko, nahi duenarentzat Webinar baterako gonbidapena dago eskuragarri. Gehienez 100 pertsonek parte hartu ahal izango dute topaketan.

Asteazkenekoan, hilak 10, arte eszenikoetako eragileak izango dira protagonista. Goizeko 10:00etatik aurrera izango da ZOOM helbide honetan:

https://zoom.us/j/94816111508?pwd=eC8xc3pHR2dYVE5HNWZWeEkzN1pGQT09#success 

Meeting ID: 948 1611 1508

Passcode: 505773

Musikariei bideratutako ekitaldi birtuala datorren martxoaren 11n, osteguna, goizeko 10:00etatik aurrera izango da ZOOM helbide honetan:

https://zoom.us/j/95915423714?pwd=SXBneXFCZ2VkNFp2ZkkvK3ZOcytVQT09

Meeting ID: 959 1542 3714

Passcode: 211409

Ostiralean, 10:00etan ere bai, arte plastiko eta ikusizkoei bideratutako informazioa landuko da esteka honetan:

https://zoom.us/j/96424314230?pwd=T1ZvTWxJQ0dRbjdPYStnU2YxQVM0Zz09#success 

Meeting ID: 964 2431 4230

Passcode: 020954

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Harpidetu