Artisten mugikortasunerako dirulaguntzen inguruko xehetasunak azaltzeko bilera birtualak

Euskara. Kultura. Mundura.

2022-05-09

Etxepare Euskal Institututik, kulturaren sustapenean jarraiki, 2022 urterako arte eszenikoen, musikaren eta arte plastiko eta ikusizkoen sektoreei zuzendutako mugikortasunerako dirulaguntzen deialdiak azaltzeko Zoom bidezko ekitaldiak antolatu ditugu asteazken eta ostegunerako, martxoak 11 eta 12, hurrenez hurren. Izan ere, euskal artistei ahalik eta erraztasun gehiago emateko, aldaketak izan ditu deialdiak azken urteotan.

Horrela, aldaketa horien berri izan nahi duen edonoren zalantzak argitzeko, nahi duenarentzat Webinar baterako gonbidapena dago eskuragarri. Gehienez 100 pertsonek parte hartu ahal izango dute topaketan.

Hurrengoak izango dira bileren egun eta orduak:

Maiatzak 11, 10:00etan: Arte Eszenikoak

https://us06web.zoom.us/j/81293506160?pwd=Y2dCREwrSXJPdjBmTXFQeUJQdXpBUT09

Maiatzak 11, 12:00etan: Musika

https://us06web.zoom.us/j/85301702354?pwd=aG1PM2t2YnNoS3BSTnA5dEVKbGU2UT09

Maiatzak 12, 10:00etan: Arte Plastikoak

https://us06web.zoom.us/j/81882979303?pwd=akFkamk1d3J5MEo0STZOUlh5eitmdz09

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Harpidetu