Asier Mendizabal EVA Internacional 36. Irlandako Arte Bienalean

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-05-21

Asier Mendizabal euskal egilea EVA International  36. Irlandako Arte Bienalean, nazioarteko punta-puntako arte programan parte hartzen ari da une honetan. Izan ere, Etxepare Euskal Institutuak hitzarmena sinatu du aurten Bienalarekin, euskal artistaren partaidetza babesteko asmoz. Uztailaren 6ean amaituko den Bienala erakusketez eta makina bat ekintzez betetzen ari da aurten Irlandako Kulturaren Hiria izendatu dute Limerick hiria.

Bassam El Baroni, egiptziar arte kritikariak eta komisarioak hartu du aurtengo programaren ardura; "Agitationism" izenpean “justiziak artean duen presentziara hurbiltzeko era berriak” azaldu nahi izan ditu.  Asier Mendizabalen proposamenak aurretik egindako hainbat lan ditu oinarri, baina testuinguru berri bat eman die, palinpsesto kontzeptuaren inguruan antolatuz. Eskultura baten sorreran eragiten duten prozesuen eta konbentzioen gaineko erreferentziak eta hausnarketak berrantolatze hori instalazio bat bilakatu da, testu ezberdinak ere osagai gisa erabilita.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.