AT! Euskal dantza eta abesbatzak
Irekita
Deialdi honen helburua da euskal kultura euskararen eremu geografikotik kanpo sustatu eta zabaltzeko irabazi asmorik gabeko jarduerak babestea.
Deialdiaren bidez euskal dantzaren eta abesbatzen arloko sortzaile, konpainia eta eragileen mugikortasuna lagunduko da, kultur jardueretan parte hartzeak eragindako joan-etorri eta ostatu gastuak finantzatzen lagunduz.
2026ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean egingo diren jardueretarako aurkeztu ahal izango dira laguntza eskaerak.
- Eskaerak aurkezteko epea: 2026/06/20 - 2026/07/20
- Erakunde deitzailea: Etxepare Euskal Institutua
- Zuzkidura: 30.000€
- Kontaktua: Alex Aginagalde | a-aginagaldelopez@etxepare.eus | +34 943 023 406
Informazio osoa eta izen ematea Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoan.