Atxaga Mexikoko Bellas Artes-en: hizkuntza soka bat da ilunpean
Euskara. Kultura. Mundura.
“Literaturak arimaren unibertso amaigabea azaleratzen du, eta irakurleengana doa askeago senti daitezen, edo ez hain bakarti”, esan zuen Bernardo Atxagak asteazken arratsaldean Mexiko DFn, aurten 80 urte bete dituen Palacio de Bellas Artes jauregiko areto garrantzitsuenetako batean. Euskararen Nazioarteko Egunean antolatutako ekitaldia, Etxepare Euskal Institutuak aste honetan Mexikon bertako Euskadiko Ordezkaritzarekin laguntzaz antolatu dituen literaturaren zabalkunderako programaren baitan kokatzen da.
Javier Aranda Luna kazetaria eta literatura kritikaria izan zuen lagun Atxagak bere lanaren gaineko hausnarketan. “Nire liburuak nire bi lurraldeetatik sortzen dira gehienbat: Euskal Herria eta XX. mendeko bigarren erdia”, esan zuen idazleak. Ados agertu zen Arandarekin, hark “aberria hizkuntzan eramaten dela” esan zuenean”; “hizkuntza soka bat da ilunpean”, erantzun zion idazleak.
“Nevadako egunak” Atxagaren azken eleberrian memoriaren berreskuratzea duen garrantzia azpimarratu zuen Javier Arandak, eta Atxagakonartu zuen berreskuratze horrek berebiziko arriskua dakarrela, memoria unibertso fisikoarekin uztartu behar delako, ikaragarri ezberdinak izanik. “Gogoaren espazioan denbora ezberdina da, leku batetik bestera egiten du jauzi, igaro egiten da; denbora fisikoa, aldiz, lineala da”. Eleberri honetako “foku poetikoetako bat munstro baten agerpena egunerokoan” dela aipatu zuen egileak. Barrura begirako leihoa bailitzan idazlearen barne-mundua deskribatzen duen “Nevadako egunak” lanean, bere gaztaroko idazkietan edota ia duela 30 urte plazaratu zuen “Obabakoak” lanean jasotako zenbait hausnarketa ageri direla ere esan zuen Atxagak. Eta gaineratu zuen ikuspegi pertsonala ez dela soilik idazketaren abiapuntua, baizik eta baita irakurketarena ere: testuinguru sozialak, ekonomikoak edo politikoak eragin handia dute irakurlearen lanarekiko hurbilketan; horregatik jasotzen du literatura-lana batek hain harrera ezberdina herrialdearen arabera.

Hitzaldia entzutera joan zirenen artean izan ziren Etxepare Euskal Institutuko Euskararen Sustapen eta Hedapenerako zuzendari den Mari Jose Olaziregi –egunean zehar bestelako erakundeekin ere bilera ofizialak izan zituena-, Ibon Mendibelzua Euskadiko ordezkaria Mexikon, Héctor Orestes Aguilar idazle, itzultzaile eta editorea, euskal komunitateko kideak eta idazlearen irakurle ugari.
Aurkezpenaren ostean Bruno Oteiza chefa, Mexikoko jatetxe ospetsuenetakoa den Biko euskal jatetxearen jabeak Bernardo Atxagaren omenezko koktel bat eskaini zuen Bellas Artes jauregiko terrazan.