Atzerrian euskara eta euskal kultura irakatsi nahi dutenentzat formakuntza Udako Ikastaroetan: izen ematea zabalik

Euskara. Kultura. Mundura.

2017-05-02

Aurten zazpigarrenez, Etxepare Euskal Institutuak, Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetzan,  Excellence in Basque Studies bi eguneko ikastaroa eskainiko du atzerrian euskara eta euskal kultura irakatsi nahi duten horiei zuzenduta, EHUko Udako Ikastaroen eskaintzaren baitan. Uztailaren 10 eta 11 bitartean Donostiako Miramar Jauregian gauzatuko da ikastaroa, eta izen ematea zabalik dago jada esteka honen bitartez.

Aurten zazpigarrenez, Etxepare Euskal Institutuak, Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetzanExcellence in Basque Studies bi eguneko ikastaroa eskainiko du atzerrian euskara eta euskal kultura irakatsi nahi duten horiei zuzenduta, EHUko Udako Ikastaroen eskaintzaren baitan. Uztailaren 10 eta 11 bitartean Donostiako Miramar Jauregian gauzatuko da ikastaroa, eta izen ematea zabalik dago jada esteka honen bitartez.

Aurtengoan, genero ikasketak izango ditu hizpide eta genero ikasketek beste diziplinekin –esaterako literaturarekin edo nazionalismoarekin- dituzten harremanak landuko ditu. Genero ikasketek nazioartean duten garrantzia ere azpimarratuko du ikastaroak.

Mari Jose Olaziregik zuzendutako ikastaroak aditu ugari bilduko ditu eta zabalik egongo da matrikulatu nahi duen edonorentzat. Excellence In Basque Studiesen helburua atzerrian euskara eta euskal kultura irakatsi nahi dutenei eta etorkizuneko irakurleei formakuntza eskaintzea da. Ikastaroak euskalgintzari lotutako gai ezberdinak jorratzen ditu urtez urte.

Udako Ikastaroen aurkezpenean zehaztu denez aurtengo edizioak 15 ziklo izango ditu, eta horietan 137 ikastaro, tailer, eskola eta jardunaldi profesional egingo dira. Gainera, 20 biltzar, 5 jarduera ireki eta 20 on-line ikastaro (azken hauek urte osoaren zehar) egingo dira. Euskaraz 24 ikastaro egingo dira, 2 frantsesez eta 20 ingelesez (biltzar zientifikoak, gehienbat).

Udako ikastaroei buruz informazio gehiago nahi izanez gero klikatu esteka honetan

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu